Cafe Bar Bilbao teatro laburreko lan sarituak, irakurgai

Lurrazpikoak lanari esker eraman du Cafe Bar Bilbao saria Gaizka Sarasola lesakarrak. Gaztelaniazko obren arteko onena ere saritzen dute eta atal horretan beste nafartar idazle bat izan da garaile: Mikel Mikeo, La oferta Hutford lanari esker. Saritutako bi idazlan hauek Bilboko Cafe Bar Bilbao tabernaren webgunean irakurri ditzakezue. Eta udaberrian, Tartean konpainiak testu horien irakurketa dramatizatua egingo du Cafe Bar Bilbaon.

Mikel Martinez aktorea da sariketa honen antolatzailea. Hedabideen aurrean aditzera eman duenez, “aldi honetan aurrekoetan baino lan gehiago aurkeztu dira: 16 lan euskaraz eta 27 gaztelaniaz. Denetatik egon da: umorezko piezak, gizarte kritika egiten dutenak, dramak, parodiak, antzerki dokumentalista, surrealista… Kalitatea orokorrean oso ona izan da, batez ere euskarazko lanen atalean”.

Lanak baloratzeko orduan, kalitateaz gain, kontuan hartzen da deialdian eskatzen dena, hau da, “ekoizteko eta muntatzeko lan errazak izatea eta ordu erdi inguruko iraupena izatea”.

 


Saritutako lanak, irakurgai

Sarituak izan diren obrak sarean daude irakurgai, Cafe Bar Bilbaoren web orrian. Hauxe bi lanak irakurtzeko esteka ZUZENA.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.