Olerkarien eguna
Laugarren aldiz antolatu du Hatsa elkarteak Olerkarien eguna. Nahi duenak har dezake parte, nahi duen moduan eta lekuan bere neurriko ekimen bat antolatuz: errezitaldia, kontzertua, topaldi publiko zein pribatua… helburua poesia medio hitzordu beraren inguruan ahalik eta jende gehien biltzea da. Egindako guztien berri jasotzen dute Hatsakoek berariaz sortutako blogean: http://olerkarieneguna4.blogspot.fr
Hatsakoek berauek Senperen antolatu dute egun horretan hitzordu ireki bat “inguruko olerkizale guzioi proposatzen dugu elkarretaratze bat Senpere Larraldean, arratsaldeko 5etan. Hor, beharbada, lehen kukuaren kantua entzuten ahalko dugu. Jadanik bi bideo poetiko proposatuak zaizkigu, beste zonbaitek olerkiak irakurriko dituzte. Beraz ongi etorri guzioi! Iaz bezala, pentsatzen dugu, urrunean bizi direnak ere bihotzez edo buruz Larraldekoeri lotuko direla”.
16. Hatsaren poesia liburuaren aurkezpena
Otsaila bitarte jasotako ekarpenekin poesia bilduma berria osatu du Hatsa elkarteak, hamaseigarrena aurten. Ohiko moduan aurkeztuko du, poesia zale askorentzat dagoeneko klasikoa bilakatu den hitzorduan: Senpereko Larraldea etxean elkartuko dira liburuan parte hartu dutenak, lagunak, zaleak oro har, 16:00etan aurkeztuko dute liburua, parte hartzaileek olerki irakurketa egingo dute, “Hatsaren olerki bustiak 2014” izeneko bideo poetikoa proiektatuko dute, eta azkenik arratsaldeko bat prestatuko dute nahi dutenentzat. Azken honetan izena eman nahi dutenek email honetan jarri behar dira harremanetan: