Munduko Poesia da Gurea ikastaroa Durangon

‘Munduko Poesia da Gurea’ izeneko ikastaroa prestatu dute Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. “XX. mendetik gaur arte munduko poesiatik zein poeten lanak itzuli ditugun aztertuko dugu, zein eragin izan duen horrek gure poetengan, gure zein poema erkatu ditzakegun munduko gainontzeko poeten lanekin…”. Hori guztia aztertuko da ikastaroan, antolatzaileek aurreratu digutenez.

Apirilaren 21etik 25era, egunero bi orduko saioak egingo dituzte, 10:00etatik 12:00etara. Plateruena Kafe Antzokian bertan. Ikastaroaren prezioa, 10 euro. Izen-ematea zabalik da, emailez egin behar da honoko helbidera idatziz: antolaketa@plateruena.net

 

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.