“Jarrera etikoei buruzko begirada pesimista bat agertu nahi izan dut”

Juan Kruz Igarabidek umorea eta absurdoa baliatu ditu nobela berrian

“Jarrera etikoei buruzko begirada pesimista bat agertu nahi da nobelan. Baina umorearen bidez”. Juan Kruz Igerabidek berak hala adierazi zuen Zangotraba (Erein, 2014) liburuaren aurkezpen ekitaldian. Pertsonaia nagusia komikoa gertatzen da eta ez da umorerik falta kontakizunean. Baina adiskidetasuna eta traizioa dira nobelaren ardatz nagusiak. Haur zein gazte literaturako idazle oparoenetakoa da Igerabide. Baina azken urteotan helduentzako nobelak ere idatzi ditu. Hauts bihurtu zineten (2005) nobelarekin egin zuen bezalaxe, Trantsizioa delako garaian kokatu du Zangotraba nobelako trama.

Hauts bihurtu zineten (2005) nobelan irudikatu zuen mundura bueltatu da Juan Kruz Igerabide. Hala dio Iñaki Aldekoak, Ereingo editoreak. Trantsizioa delakoan kokatu baititu Zangotraba (Erein, 2014)ko trama eta pertsonaiak. Tratamendua ordea, beste bat da. Ordukoan planteamendua traumatikoagoa zen eta, Zangotraba-n aldiz umorera jo du.

Haur eta gazte literaturan egindako lanarengatik da ezagun Juan Kruz Igerabide. 2005ean helduentzako lehen nobela plazaratu zuen, Hauts bihurtu zineten izenekoa. 2009an plazaratu zuen helduei zuzenduriko bigarren eleberria, Elurra sutan (2009). Juan Kruz Igerabide bat dator Iñaki Aldekoarekin, alegia, badela hari komun bat Hauts bihurtu zineten eta Zangotraba nobelen artean.

 

Pertsonaia nagusia komikoa gertatzen da eta ez da umorerik falta kontakizunean. Baina adiskidetasuna eta traizioa dira Zangotraba (Erein) nobelaren ardatz nagusiak. “Jarrera etikoei buruzko begirada pesimista bat agertu nahi da nobelan. Baina umorearen bidez”, Igerabidek aitortu duenez.

Paisaia moduan funtzionatzen du Trantsizioko garai sozio-politikoak. “Orduko oihartzunak topa daitezke. Benetakoak? Bakarra, baina norbaitek Pertur ikusi nahi baldin badu hor, ba bai, nobelarako erabilia dago eta nobelan beste funtzio bat hartzen du baina oihartzunak hor daude”. Garaiko beste istorio batzuk bezalaxe, Adunako idazleak kazetarien aurrean azaldu zuenez.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.