“Baita hondakinak ere” liburuan sakontzeko bi modu

Aste honetan Iñigo Astizen Baita hondakinak ere liburuan sakontzeko bi aukera ezberdin izango ditugu: hari buruz solasean eta liburuko testuak zuzenean entzunez, Zarautzen eta Bartzelonan hurrenez hurren.

.

.

Hauek dira aste honetan Iñigo Astizen Baita hondakinak ere (Susa, 2012) poesia liburuan murgiltzeko izango ditugun aukerak:

- Liburua izango dute mintzagai gaur (osteguna) Zarauzko Garoa liburu dendan, 19:30ean.

- Liburuan oinarritutako errezitaldi antzeztua eskainiko dute Iñigo Astizek eta Mikel Ayerbek Bartzelonako Euskal Etxean, aurtengo Literaldiako egitarauaren barruan, apirilaren 26an (larunbata) 20:00etan.

Azkenaldian Hondakindegian emanaldia hainbat lekutan eskaini dute egileek, eta aste honetakoa ez da azkena izango: maiatzaren 23an bertan (larunbata) Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkartean izango dira.

Albiste honen uberan:

Iñigo Astizekin liburuaz elkarrizketa

Iñigo Astizekin errezitaldiaz elkarrizketa

Elkarrizketa Irakurrieran saioan

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.