Bihar emango diote hasiera X. Literaldiari

Literaldia antolatu du X. aldiz Bartzelonako Euskal Etxeak. Urtero bezala, ikuskariak, errezitaldiak eta liburu aurkezpenak tartekatuko dituzte, apirila eta maiatza artean egingo den egitarauan. Sant Jordi egunarekin bat eginez emango diote hasiera Literaldiari. (Irudia: Igotz Ziarreta).

Urtero bezala, Sant Jordi jaiarekin bat eginez euskal etxeak postua jarrio du Rambletan. Egun horrekin emango diote hasiera apirila eta maiatza artean egingo diren saioen segidari: bertan liburu aurkezpenak, dantza eta musika ikuskariak, errezitaldiak, erakusketak…

Euskaraz argitaratutako literaturatik abiatuta burutuko diren ekitaldien artean Kukai eta Ttanttaka taldeek Hnuy illa emanaldia eskainiko dute apirilaren 25ean, Joseba Sarrionandiaren testuetan oinarritua; Iñigo Astizek eta Mikel Ayerbek Hondakindegia izeneko errezitaldia eskainiko dute apirilaren 26an; Aritz Galarraga kritikariak Gerardo Markuletak Pasazaite argitaletxearen eskutik argitaratutako Hobe kontatzen ez badidazu liburua izango du hizpide maiatzaren 23an. Horiekin batera, Aitzol Barandiaran, Iñaki Gurrutxaga eta Julen Goikoetxea bertso jarri musikatuak eskainiko dituzte Bi bala izeneko emanaldian maiatzaren 24an.

Hemen topatuko duzue egitaraua osorik, eta emanaldi bakoitzari buruzko informazio guztia.

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.