Ekitaldi ugari liburuaren egunean

Liburuaren egunari loturiko ekitaldi ugari izango dira gaur. Donostian adibidez, Pepe Artola omenduko dute, Juan Ramon Makusok Hitzak argi bere poesia liburu berria aurkeztuko du Pamiela argitaletxearen eskutik, Ana Malagonek Lasai, ez da ezer gertatzen liburuaren aleak sinatuko ditu Elkarren stand-ean goizez eta arratsaldez. Maite Gurrutxagak egin du aurtengo kartela.

Bilbon Miren Agur Meabe eta Seve Calleja sarituko dituzte, besteak beste, Bilbon egingo den Liburuaren Galan.

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.