Hitzaren balioa

Hitzak argi (Pamiela) poesia liburua plazaratu du Juan Ramon Makusok

“Bizitzan norberak badauka bere txokoa eta poesia da nirea”. Hor sentitzen da gustuen Juan Ramon Makuso idazle errenteriarra. Hamar urte dira lehen poesia liburua plazaratu zuenetik. Apirilaren 23an, Donostiako Liburuaren Egunean eman zuen argitara laugarrena, Hitzak argi (Pamiela).  Makusorena artifiziorik gabeko poesia dela esan daiteke. “Jada liburuetan esan dudana saiatzen naiz nire bizitzan islatzen, bestela artifizioa litzateke. Sentitzen dudana idazten dut, bestela ez nuke idatziko eta are gutxiago publikatuko”.

Hamar urte hauetan, poesiaren bidez islatu du bere bizitza. “Ez da handikeria bat”, liburuaren aurkezpenean argitu nahi izan zuenez. “Bakoitzak badu bizitzan bere txokoa eta hau da nirea”. Betiko obsesioak ageri dira Hitzak argi (Pamiela) liburuan. Baina hitzaren balioa eta hitzaren aldarria dira Juan Ramon Makusoren poesia berrian nagusitzen diren asmoak.

Hitzari ez zaio balioa ematen. Kezka hori du Errenteriako idazleak. “Uste dut berreskuratu behar dugula esaten dugun hori. Ni poesiaren bitartez saiatzen naiz hori egiten”, halaxe adierazi zuen Donostiako Liburuaren Egunean, Gipuzkoa Plazan egin zuen aurkezpen ekitaldian.

Hainbat aitorpen egin zituen liburu berriaren harira eskaini zuen agerraldian. Akaso argigarriena, hauxe: “Bizitzan ematen diren uneak ez badira benetakoak, nola idatziko dut benetakoa ez den horretaz? Ez dut idazten bizitzen ez dudan ezer”.

Makusorena artifiziorik gabeko poesia dela esan daiteke. “Jada liburuetan esan dudana saiatzen naiz nire bizitzan islatzen, bestela artifizioa litzateke. Sentitzen dudana idazten dut, bestela ez nuke idatziko eta are gutxiago publikatuko”.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.