Hitzez eta doinuz ahoskatzen da Literaturia

Larrabetzun beharrean, Zarautzen ospatuko da maiatzeko azken asteburuan

Bost urtean antolatu da Literaturia Larrabetzun eta mugarria finkatu ondoren, “are gehiago zabaltzea dagokigula irudi zaigu”. Aurten, lehen aldiz, Zarautzen ospatuko da Literaturia. “Arrazoi estrategiko nagusia hauxe da,  Literaturia hasi eta zabaltzea gura dugu. Gure uste harroan, euskarazko literaturak bere adierazpide anitzetan, asteburu beterako proposamenak ditu, baita askoz gehiagorako ere, Literaturian zein beste ekitaldi batzuetan aski frogatu dugunez, eta Larrabetzu baino plaza egokiagoa behar du”, gaur prentsaurreko bidez aditzera eman dutenez.

“Literaturarekin harreman estua izango duena, bertako lan-taldea sortzeko aukera eskainiko diguna, ekitaldiak antolatzeko beharrezko azpiegitura izango duena, salmentan eragin nabarmena izan eta argitaletxeen urteko argitaratze egutegia baldintzatuko dituena, dirulaguntza eskaeretan itotzera behartuko ez gaituena, erakunde publikoen neurriko babesa izango duena, bai ekonomikoki bai egitasmoarekin bat eginez, Euskal Herri osoko edozein zalerentzat eskura dagoena (iristeko garraio publikoa, eta  autoz erraz), jan, edan zein lo egiteko aukera anitzak eskain ditzakeena…”, ezaugarri horiek guztiak betetzen ditu Zarautzek, eta horregatik bertan antolatuko da aurtengo Literaturia.

Larrabetzuko herritarren zein Literatura Eskolaren izenean, dena den, “zorionak eta eskerrak eman gura dizkizuegu bost urteotan Literaturia antolatzen eta finkatzen parte hartu duzuen guztioi”.


Literaturia Zarautzen

2014ko maiatzaren 28tik ekainaren 1era

Maiatzaren 28an asteazkena

Herri 1, 11 irakurle eta literatura Torre Luzea parkean


Maiatzaren 29an osteguna

Harri eta Herrik 50 urte Karmelo Landa eta Saroi Jauregi 19:00etan, Yubionean (San Pelaio auzoa)


Maiatzaren 30ean ostirala

Literatourra, Bada teatroa 18:30ean Musika plazan.

Imanol Epelde Etxepare Rap eta Bide Ertzean, 77 19:00etan Modelon.

Petti idazleen kantari  23:00etan Barleyn.


Maiatzaren 31n larunbata

LIBURU AZOKA: Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara Zigordia plazan.

4 liburu, 4 idazle, 11 irakurle 11:00-12:00 Musika plazan.

2014ko liburu berrien aurkezpen solasaldiak 12:00-14:00 Garoa liburudendan.

Inpromatxa 13:00 Putzuzulo gaztetxean.

Zarauzko idazleen irakurraldia 17:30 Zigordia kalean.

Haurrentzako ipuinak. Iñaki Zubeldia 17:30ean Sortaldean.

Xabier Montoiaren mundu miresgarria 19:30 Marina Txikin.

Gabrielen Lekua sentikaria 22:00 Modelon.


Ekainaren 1ean igandea

2014ko liburu berrien aurkezpen solasaldiak 11:00-13:00 Sortaldean.

Hodeien Adorea. Yoseba Peña, Felix Zubia eta Iñigo Mancisidor Mantxi. 13:30 Marina Txikin.

Urak ttiki dire, Gilkitxaro antzerki taldea 17:30 Sortaldean.

Poesia errezitaldi kolektiboa 18:30 Sortaldean.

Antolatzailea: Literatura Eskola, Paperezko Lagunak, 111 Akademia, EHAZE, Putzuzulo Gaztetxea, Garoa Liburudenda, Marina Txiki, Barley, Zarauzko Udala.

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.