Bergarako Idazle Eskolako gradu-ondokorako matrikula-epea zabalik

Bergarako Idazle Eskolak hamaika ikasturtetan garatu du idazketarako metodologia eta pedagogia. “Eta bere arrastoa uzten ari da euskal literaturan, testugintzan eta kulturgintzan. 2010-11 ikasturteaz geroztik, gainera, Europako Idazketa Sortzaileko Elkartekide da, EACWP (European Association of Creative Writing)”, Idazle Eskolaren web orrian irakurri dugunez.  Idazle Eskolak edozein lanetan euskaraz idazteko gaitasuna bermatzea du helburu.

idazle

Horrekin batera, baita, orain arte nagusiki erdaraz aritu diren alorretan eskola sortzea, alegia, alor horietarako ereduak sortzea. “Idazle Eskola honek, euskara oraindik ohikoa ez den alorretan erabilgarri egiteko baliabideak eskaini nahi ditu, aldi berean, hizkuntzen ukipenaren ondorioak ezagutzen eta gainditzen laguntzeko. Urteotan garatu dugun metodologiak ondo frogatua utzi du oso alor ezberdientan aritu den jendearen artean (komunikabideetan, irakaskuntzan, osasungintzan, legegintzan.…) hizkuntzari buruzko hausnarketan oinarritutako metodologiak euskaraz sor-maila askoz hobez idazten dutela gradu-ondoko ikasleek bere formakuntza amaitu ondoren”.

Idazle Eskolak, beraz, bi idazketa mota lantzen ditu: idazketa literarioa eta idazketa profesionala -lan-arloko zein ikasketa-arloko idazketa, alegia.


Hiru ardatz ditu gradu-ondokoak

1. Ikasketak praktikoak. Hasiera hasieratik ikaslearen gaitasunetik abiarazi eta helburu duten idazketa-motara jotzen dute.
Praktikotasun hori IDAZLE ESKOLAk argitaratzeko ematen dituen aukeretan ere nabarmentzen da. Ikasleek hainbat komunikabidetan idazteko aukera dute, eta horien artean, azpimarratuko genuke 2004-05 ikasturtetik 2009-10 ikasturtera bitarte Garako Kultura gehigarriak, MUGALARIn eskainitako orria, edo 2012ko udan 7K-ak eskainitako uda gehigarria. Gainera, IDAZLE ESKOLAk argitaratzen du urtean L.Luma berrien eleak aldizkaria ere, ikasleen lanez osatua. 2006-2007 ikasturtetik aurrera, ikasleek web orri honetatik bertatik leiho telematikoa zabalik dute, argitaratu nahi dituzten lanentzat.

2. Idazketa sortzailea. Idazteko erabili daitezkeen estrategia sortzaileak funtsatzen oinarritzen da graduondoa.

3. Hartzaile-irakurlea jomugan. Erreala kontutan hartuta egindako idazketa bat du helburu. Beraz, Idazle Eskolak zuzentasun gramatikalaz haratago, hartzailearen ulergarritasun maila ere hartuko du kontutan. Honela, Idazle Eskolak Erretorikak bere sorreratik duen helburuari heltzen dio: hartzailea testuari atxikirik eusteko helburuarekin.


Bi ikasturtetan egiteko modukoa

Modu presentzialean larunbatetan (urriaren amaieratik maiatzaren amaierara bitarte) edo modu erdi-presentzialean. Urtean bost saiotara joan eta hiru tutoretzatara agertuz.


Informazio gehiago

UNED-Bergara
Vicente Huici Tfnoa.: 943 76 90 33
vhuici@bergara.uned.es

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa
Asuncion Etxea Jose Elosegi Hiribidea, 275
20015 Donostia. Gipuzkoa
Tfnoa.: 943 21 23 69
Fax: 943 29 79 46
arse@asmoz.org

Zuzendaria

Tere Irastorza
tirastortza@idazten.com

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.