Asteazkenean emango diote hasiera Zarautzen aurtengo Literaturiari

Literaturia euskal literaturaren plazak Larrabetzutik Zarautzera pasa du bere kokalekua. Seigarren edizioa izango da aurtengoa, eta orain arte ezaugarri nagusi izan dituen ekimen motei eutsiko die: liburu azoka, idazleekin solasaldiak, errezitaldiak, antzerkiak, kontzertuak eta abar.

Literaturia Zarautzen-1. Aurkezpen prentsaurrekoa

Literaturia 2014 from Literaturia on Vimeo.

Espektakuluak baino, edukiek eta gertutasunak egin dute orain arte erakargarri Literaturia. Zarauzko kokaleku berrian eutsi egin nahi diote horri, baina era berean hazteko aukera eman ahal dion herri batean. Literaturian ohikoak bilakatu diren ekimenak ikusi ahal izango dira aurten ere herriko gune ezberdinbetan: Modelo zinbema, Putzuzulo gaztetxea, herriko hainbat taberna, Garoa liburu denda… herriko eragile ezberdinak inplikatzea lortu den seinale. Era berean, Zaurazko idazleak protagonista izango dituen errezitaldi bat ere egingo da, maiatzaren 31an Zigordia kalean.

Musika eta hitzaren arteko harremana islatuko duten emanaldiei dagokionez, hainbat ahots entzun ahal izango ditugu asteburuan zehar: Rafa Ruedak Gabriel Arestiren berbak izango ditu musikagai Gabrielen lekua sentikarian, Bide Ertzeanek esperientzia handia du poetak musikatzen, 77 diskoan Gotzon Barandiaranenak kasu; Pettik hainbat idazleren berbak hartuta egingo du saio berezia; Xabier Montoiaren bi sormen indarrak eskutik dastatu ahal izango ditugu bere saioan; Imanol Epeldek erritmo biziz helaraziko ditu euskal klasikoak Etxepare Rap proiektuan…

Proposamen berritzaileak ere ez dira faltako: EHAZE-Atzerkizale elkarteak antolatuta euskarazko inpro-matxa jarriko da abian, inprobisazioetan oinarritutako lehia-saioa; Hodeien adorea nobelatik abiatuta bertso-nobela burutuko du Yoseba Peñak hainbat bidaideren laguntzarekin.

Hemen ikus dezakezue egitaraua osorik:

 

Literaturia 2014

ZARAUTZ       Egitaraua

Maiatzaren 28an

Herri 1, 11 irakurle eta literatura

19:00etan Torre Luzea parkean

Maiatzaren 29an

Harri eta Herrik 50 urte

Karmelo Landa eta Saroi Jauregi

19:00etan Yubionean ( San Pelaio auzoa)

Maiatzaren 30ean

Litera-tourra, Bada teatroa

18:30ean Musika plazan

Etxepare Rap, Imanol Epelde [argia.com/blogak/etxepare-rap]

77, Bide Ertzean [bidertzean.com]

19:00etan Modelo aretoan

Petti idazleen kantari [petti.bandcamp.com]

23:00etan Barley tabernan

Maiatzaren 31n

LIBURU AZOKA

Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara Zigordia plazan

4 liburu, 4 idazle, 11 irakurle [111akademia.com]
11:00-12:00 Musika plazan

2014ko liburu berrien aurkezpen solasaldiak

12:00-14:00 Garoa liburudendan

Inpromatxa

13:00 Putzuzulo gaztetxean

Zarauzko idazleen irakurraldia

17:30 Zigordia kalean

Haurrentzako ipuinak. Iñaki Zubeldia

17:30 Sortaldean

Xabier Montoiaren mundu miresgarria [xabiermontoia.bandcamp.com]

19:30 Marina Txiki tabernan

Gabrielen Lekua sentikaria [gabrielaresti.eu]

22:00 Modelo aretoan

Ekainaren 1ean

2014ko liburu berrien aurkezpen solasaldiak

11:00-13:00 Sortaldean

Bertso-nobela: Hodeien Adorea. Felix Zubia, Iñigo Mantzizidor (Mantxi) eta Yoseba Peña

13:00 Musika Plazatik, 13:45 Marina Txiki tabernan

Urak ttiki dire, Gilkitxaro antzerki taldea [Urak ttiki dire – Hamaika telebista]

17:30 Sortaldean

Poesia errezitaldi kolektiboa

18:30 Sortaldean

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.