Autoedizio Topaketa Donostian

Ekainaren 15ean egingo da, Dabadaba gunean

Lagun eta ilustratzaile talde batek sustatu du Guillotina Autoedizio Topaketa. Asmo nagusia hauxe da: Donostiako, inguruko eta haratagoko sortzaile zein editorial txiki independenteen lana ikustaraztea. “Festa honekin, era experimental batean argitaratzeaz gozatzen duten sortzaileak bildu nahi ditugu”, antolatzaileek aditzera eman dutenez. Egia auzoan zabaldu berri den Dabadaba gunean egingo da topaketa.

mixtura

Kanpoko laguntzarik gabe, euren lana autofinantzatzen duen jendea, mugarik gabe. Horrela definitzen dituzte Guillotina  Autoedizio Topaketa honetara batuko diren taldeak eta ilustratzaileak. Horregatik, ekainaren 15eko festa babesle gabe egingo da. “Inongo loturarik gabekoa, sortzaile ezberdinentzat topagune izan nahi duena, eta aldi berean buelta bat ematea, kuxkuxeatzera edo eta musika ona entzutera gerturatu nahi duen orori zuzendua”.

Fanzine bat plazaratzen baduzu, komikiak autoeditatzen badituzu eta topaketa honetan partehartu nahi baduzu, ekainaren lehena bitarte izena emateko epea duzu. Posta helbide bat ahalbidetu dute informazio gehiago jaso edota izena emateko: guillotinafesta@gmail.com


Hauexek orain arte iragarri dituzten lehen partaideak:

Alquimia fanzine

Bulbasaur

Fuerza vital

Kuleroak zikindu ditut (Maitane Gartziandia)

Maite Caballero

Mikel Larraioz

Mixtura fanzine

Morrena Afitxeak

Paula Estévez

Picnic en Kampala

Mikel Larraioz

Guillotina

Ekainaren 15eko topaketa iragartzeko, afitxa hauxe osatu du Mikel Larraiozek.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.