Idazleekin solasean

Larunbat honetan, 4 liburu, 4 idazle, 11 irakurle ekimena Zarautzen

Iaz Literaturian martxan jarri zen ekimenak jarraipena izango du autengo edizioan. Lau taldetan bilduta, lau liburu ezberdin aztertuko dira Zarauzko beste horrenbeste txokotan. Hauexek dira aurtengorako proposatu diren irakurketak: Ana Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen (Elkar); Ana Jakaren Ez zen diruagatik (Elkar); Iñigo Aranbarriren Apirila (Susa) eta Iñigo Errastik euskarara itzuli duen Frankenstein (Igela-Erein). Irakurleak berak hautatu ahal izango du zein libururen solasaldira gerturatu nahi duen. Goizeko 11:00etan izango da hitzordua Musika plazan, eta bertan osatuko dira lau taldeak.

literaturia2011

“Urtero bezala, euskal irakurle guztiei luzatu nahi diegu irakurle talde kolektibo honetara gerturatzeko gonbita”, hala irakurri dugu 111 Akademiaren web orrian. Literaturiaren ekimen honetaz arduratzen dena 111 Akademia baita. Hauek dira, aukeran, hautatu daitezkeen solasaldiak.


Lasai, ez da ezer gertatzen

Ana Malagonen “Lasai, ez da ezer gertatzen” (Elkar), Iban Zalduak gidatuta.


Ez zen diruagatik izan

Ana Jakaren “Ez zen diruagatik” (Elkar), Itxaso Martinek gidatuta.

 


 

Apirila

Iñigo Aranbarriren “Apirila” (Susa), Mikel Elorzak gidatuta.


Frankenstein

Iñigo Errastik euskarara ekarritako “Frankenstein” (Erein-Igela), Txerra Rodriguezek gidatuta.

 

Gogoratu hitzordua: larunbat honetan goizeko 11:00etan Zarauzko Musika plazan.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.