Igande honetan Donostian, autoedizioaren inguruko festa

Dabadaba tabernan ospatuko da ‘Guillotina Autoedizio Topaketa’

Kanpoko laguntzarik gabe, euren lana autofinantzatzen duen jendea. Horrela definitzen dituzte Guillotina  Autoedizio Topaketara batuko diren taldeak eta ilustratzaileak. Igande honetako festa, beraz, babesle gabe egingo da. “Autoedizioak duen zailtasun haundienetako bat banatzearena da. Hemen inguruan ez dira existitzen autoedizioan espezializatutako liburudendak edo diska dendak eta daudenetan ez dute lekurik izaten horrelako gauzek. Beraz, horrelako topaketak gauza hauek eskuratzeko aukera onena dira”, hala dierazi digute antolatzaileek.

Guillotina2

Topaketa egun bakarrean egingo da, ezta?

Topaketa egun bakarrean egingo da bai, ekainaren 15ean igandea. Eguerdiko 12:00etatik gaueko 23:00etara, gutxi gora behera.

 

Zeintzuk dira topaketa honen helburuak?

Helburu nagusia autoedizioaren inguruko sortzaileen lana erakustea da. Autoedizioak duen zailtasun haundienetako bat banatzearena da. Hemen inguruan ez dira existitzen autoedizioan espezializatutako liburudendak edo diska dendak eta daudenetan ez dute lekurik izaten horrelako gauzek. Beraz, horrelako topaketak gauza hauek eskuratzeko aukera onena dira. Publikoarekiko harremanaz gain, egileen artekoak ere sortzeko eta behar bada proiektu eta kolaborazio berriak sortzeko balio izan dezake topaketa honek.

Ondo pasatzea da azkenik gure helburu nagusia.

 

Topaketa honen egitaraua definituta duzue honez gero? Zer aurkituko du topaketara hurbiltzen den bisitariak?

Partaideak konfirmatzen ari gara egun hauetan, baina egitaraua honakoa izango da. Egun guztian zehar Dabadaba taberna mahaiez beteta egongo da, fanzine, liburu, disko eta partaideek ekartzen duten materialarekin. 12.00etan haurrentzako fanzine tailerra antolatuko dugu. Ondoren eguneko lehenengo kontzertua izango da, 13.00ak aldera. Arratsaldean, eta 23.00ak arte, bi edo hiru kontzertu gehiago egongo dira eta hauen arteko tarteetan diskojartzaileak baita ere.

 


guillotina

Autofinantziazioan oinarritzen den mugimendua

“Guillotina lagun eta ilustratzaile talde baten baitan jaio zen proiektu bat da, ideia zehatz batekin: denbora/leku konbinazio bat sortzea non Donostiako, inguruko eta haratagoko sortzaile eta editorial txiki independienteen lanari gerturatze bat baimenduko den.

Festa honekin, era experimental batean argitaratzeaz gozatzen duten sortzaileak bildu nahi ditugu. Konpoko laguntzarik gabe bere lana autofinantziatzen duen jendea, mugarik gabe, guztiz askeak diren emaitzak lortzen dituena.

Horregatik Guillotina kanpoko dirurik gabeko festa da, inongo loturarik gabekoa, sortzaile ezberdinentzat topagune izan nahi duena, eta aldi berean buelta bat ematea, kuxkuxeatzera edo eta musika ona entzutera gerturatu nahi duen guztientzat”.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.