Poesia-goiza Antioko Interpretazio Gunean, Andoni Salamerorekin

andoni salamero

Poesiari loturiko goiz osoko plana antolatu dute Antioko Interpretazio Gunean, Andoni Salameroren eskutik. Naturan zehar egindako ibilbidea lehenik, musikaz eta pinturaz lagunduriko errezitaldia ondoren. Hona hemen antolatzaileek bidalitako oharra:

“Antioko Interpretazio Gunera bertaratuko den jendea poesiaren xendan barrena abiatuko da Andoni Salamero poeta-gidariaren laguntzaz. Ibilbidea okasio honetarako Antioko bazterretan aukeratuko den ibilbide laburra da, non bakoitzak natura modu personalean, era aktibo eta partekatuan esperimentatzeko aukera izango duen. Hau gauzatzeko jarduera desberdinak antolatuko dira, batez ere bakoitzak, bizipen honen bitartez, parte-hartzaileen barneko poeta azaleratzeko.

Naturarekin bat izandako sentikari hau burutu ondoren, 11:30etan,jendea Antioko Interpretazio Gune-ko aretora sartuko da eta antolakuntzak bigarren saio bat eskainiko du; Andoni Salamerok olerkiaren sorkuntzaz oinarritutako ekitaldiari jarraipena emango dio, berak sorturiko gidoi poetikoa irakurriz eta Jon Goenagaren, pianojolearen, zein Josu Marotoren, marrazkilariaren, laguntzaz.

Olerkiak, musikak eta ilustrazioek bat eginez sortutako sentsazioak irudikatzeko s ormena agerian utziko dute, honako sentipen hau ikusleriarekin partekatuz, eta ikusleak berak parte har dezan inplikatuz.

Zatoz bertara, goiz ederra igarotzera.

Olerki-gozokia zuretzat

Teilatu gabe,

etxea osatu nahi

behelainoak.”

This entry was posted in ag-Errezitaldia, Agenda. Bookmark the permalink.

Comments are closed.