Hasier Rekondoren liburu gomendioa

Juan Carlos Onettiren Dejemos hablar al viento (1979) hautatu du

Aurretik izan da Hitzen Uberan, bere sormen lanak partekatzen. Besteak beste, Hasier Rekondoren hiru poema irakurri ditzakezue Aingura hegodunak atalean. Honakoan, liburu gomendio eske jo dugu Hasierrengana. Kazetari lanetan ibilia, yoga klaseak ematen ditu eta itzultzaile lanetan dihardu. Gustuko liburu bat aholkatzeko eskatu diogu eta Juan Carlos Onettiren Dejemos hablar al tiempo (1979) hautatu du.

Hasier-argazkia-300x225-1

Bizitzaren kondena gazia

Juan Carlos Onettik (Montevideo, 1909) beti izan du beregain zama astunegia: lar sakona da. Ez zuen Gabriel García Marquezen distirarik, Julio Cortazarren aurarik edota Vargas Llosaren hedapen mediatikorik. 1974an ipuin lehiaketa batean epaimahaikide izatearren Uruguaiko militarrek atxilotu idazle “existentzialistaren” edozein obra aukeratu nezakeen, Santa Maria trilogiakoak esaterako: La vida breve, El astillero eta Juntacadáveres. Alta, Dejemos hablar al viento (1979) eleberri berantiarra lehenetsi dut. Santa Maria agertzen duen azken nobela dugu. Prostituta baten babespean bizi den Medinaren historia kontatzen digu Onettik. Medinak pintore eta mediku izan nahi du. Enegarrenez, bizitzaren ustelkeriaren aurrean etsi egingo du: itxaropen ezaren gaineko kantu bat da, gizakiaren ergelkeriaren aurrean hitzen ezerezaz dihardu. Hala ere, Onettik beti gordeko ditu zenbait karta kondenari aurre egiteko: kloroformo bizigarri baten indarra duen estilo bakarra eta gorena, adjetibazioaren miraria, esaldiaren perfekzioa. Oheratuta, heriori itxaroteko zenbait urtez gordetzen zuen whiski botila haren ezpalekoak dira aipatu kartok.

Hasier Rekondo Laskurain

Onetti

This entry was posted in ai-Testuak, Aingura hegodunak, Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.