‘Ahoa Bete Hots’ jardunaldietan, transmisioa izango dute aztergai

Izena emateko epea ekainaren 25era arte luzatuko da

Aurtengo edizioak transmisioa izango du ardatz nagusi. “Esan berriz esan” lelopean antzerki, bertsolaritza, kantagintza eta ipuingintza arloan izango dituzte aztergai. “Transmisioaren garrantziari buruzko gogoetez, esperientzia pertsonalez eta okasiorako egokitutako sorkuntza saioekin gozatzeko parada izango dugu”, Mintzolako kideek aditzera eman dutenez. Izena emateko epea ekainaren 25era arte luzatuko da. Jardunaldiak uztailaren 2tik 4ra egingo dira Amasa-Villabonan.

mintzola

2010ean abiatu zuen Mintzola Fundazioak Ahoa Bete Hots proiektua. Mintzola egitasmoaren barruan ahozko kultur sorkuntzan ari diren diziplina ezberdinetako aritu eta adituak gonbidatu ohi dira partekatzen dituzten gai eta kezkez aritzeko.

Aurtengoan transmisioa izango da hizpide. Esan berriz esan lelopean antzerki, bertsolaritza, kantagintza eta ipuingintzaren transmisioaz ariko gara 2014ko jardunaldietan. Transmisioaren garrantziari buruzko gogoetez, esperientzia pertsonalez eta okasiorako egokitutako sorkuntza saioekin gozatzeko parada izango dugu.

Mikel Markez, Amaia Zubiria, Maika Etxekopar, Joseba Tapia, Jon Sarasua, Antton Luku, Xabier Amuriza, Antton Irusta eta Miren Amuriza izango dira hizlari Amasa-Villabonan, Mintzola Fundazioaren egoitzan, uztailaren 2, 3 eta 4an.

mintzola2

Ahozkotasunaren zein ahozko generoen transmisioan interesa duen oro asetzeko jardunaldiak dira. Batez ere irakasleei, aisialdiko begiraleei eta irakasleei zuzendua da. Hezkuntzako irakasleak, euskaltegi, udaleku, barnetegi, antzerki, bertso-eskola, kantu eta ipuin irakasleak, gurasoak eta ahozko generoen transmisioa eragiten duten guztiei zuzendua. Beraien guneetan praktikan jartzeko gogoeta eta esperientzien berri emango dute hizlariek.


Matrikula, prezioak:

-Matrikula arrunta: 70 euro.
-Antzerkizale, Kantuzale, Ipuin kontalari edo Bertsozale Elkarteetako bazkideak: 45 euro.
-Aiztondo Mankomunikateko herrietako biztanleak: 45 euro.
-Ikasle, langabetu eta erretiratuak: 40 euro.


Izena emateko epea:

Ekainaren 25era arte, www.mintzola.com atarian edo telefonoz: 00 34 943 693870.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.