Ehiza eta nekea

ehiza eta nekea

Armirama.com webgunean ahalegin eskerga egiten ari dira literatur lehiaketetan sarituak izan diren liburuak eskuragarri jartzen. Aste honetan Igor Estankonak 2004an plazaratutako Ehiza eta nekea paratu dute osorik:

Hirugarren poema liburua zuen Igor Estankonak orain hamar urteko Ehiza eta nekea (Kutxa, 2004), aurreko Anemometroa (1998) eta Tundra (2002) bildumetan ageri zen poeta leun eta indartsuaren heldutasunezko emaitza. Ikusten dena eta ikusten ez dena gogoetaren lagungarri hartuz, doi bat ironiko, doi bat autokritiko, leihoa, etxea, ibaiertza nahikoak ditu frogatu ahal izateko inguratzen gaituen guztia ez dela natura edo eraikidura, “pentsamendu erraldoia” baizik”.

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.