Ahozko baliabideen berri izateko, edota idazketa sortzailea trebatzeko

Ikastaro berriak eta nobela bat iragarri ditu Yolanda Arrietak

Idaztea gogoko dut. Baina paper zuriaren aurrean jarri eta ez dakit nondik hasi. Horrelakorik sentitu baduzu inoiz, akaso baliogarri izango zaizu Yolanda Arrieta idazleak eskainiko duen Nitik Gura izeneko idazketa tailerra. EHUko Udako Ikastaroetan, uztailaren 7an eta 8an Miramar jauregian. Umeei ipuinak eta olerkiak nola azaldu ikasiko nahiko bazenu, argibide ugari eskura ditzakezu Yolanda Arrietaren bitartez. Zelan kontatu ipuinak eta olerkiak umeei ikastaroa eskainiko du Eibarren, UEUko udako jardunaldietan.

Yolanda1

Literaturaren ahozko baliabideak: zelan kontatu ipuinak eta olerkiak haurrei

Aspaldiko jakintsu batek esan omen zuen hiru motatako elikagaia behar dugula pertsonok aurrera egiteko: jana gorputza asetzeko, lagunak bihotza alaitzeko eta kontuak arima sosegatzeko. Lema horri jarraituko diogu geuk ere, egun eta erdiz, otorduetako txandak zainduta. Eta lagun artean egingo dugu, oinarrietara itzuliz, begiradekin batera isiluneen hatsa eta hitzen arnasa berreskuratuz. Heldu artean jardun arren, behe-behetik hasiko gara, ostera ere, izan ginen haurrari arnasa itzuliz, euskararen doinu eta koloreak suspertu ahala, berezko baliabideei hautsak astinduz, oinarrizko bezain premiazko emozio bat indarberrituz: ilusioa.

Noiz: Uztailak 3 osteguna, goizez eta arratsaldez. Uztailak 4 ostirala, goizez.

Non: UEU, Eibar.

Zuzendaritza: Yolanda Arrieta Malaxetxebarria, www.nitikgura.com

Helburuak

Haur Literaturaren ahozko baliabideak ezagutu ahala, norberaren ahozko adierazpena lantzeko bideak ikustea eta frogatzea.

Haurrei eta haurrekin kontuak esatera eta entzutera bultzatzea.

Partaideen artean emozio, estetika eta zentzuen bidezko giroa bultzatzea, euskaraz.

Edukiak

Erabat praktikoa.

Haur literaturan oinarritua eta ahozko baliabideak lantzeko bideratua.

Gidoi gisa erabiltzeko fotokopiak banatuko dira, baina ekintza izango da nagusi: jokoa, irudimena, umorea, partaidetza, harremana.

Metodologia

Irakasle, Unibertsitateko ikasle, guraso, zaintzaile, hezitzaile, monitore, bitartekari zein kontuak esatea atsegin duen orori zuzendua.

Matrikulaziorako argibideak

Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.

Homologazio kodea: 1468348019.

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

%80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).

Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartze ziurtagiria baliagarri izango da.


Idazketa sortzailea gelan, nitik gura –II–. Irudimena, emozioa, 5 giltza eta 5 zentzumen

 Noiz: Uztailak 7 astelehena goizez eta arratsaldez, uztailak 8 asteartea goizez.

Non: EHU-UPV- Miramar Jauregia. Donostia.

Zuzendaritza: Yolanda Arrieta Malaxetxebarria, www.nitikgura.com

Helburuak:

– Ikasgelan idazketa sortzailea landu nahi duen orori oinarrizko informazioa eta baliabideak eskaintzea, tailer gisa, praktikatik teoriara

salto eginez, eskarmentuan eta bizipenetan oinarritutako dinamika baten bidez.

– Haurrekin irakurketa osatzeko tresna motibagarri bat eskaintzea irakasleari, zeinarekin ikasleak amets propioak eraiki ditzakeen, emozioei izena jarriz eta bizipenei etekina atereaz.

– Ikasle gazteekin literaturara eta literaturgintzara gerturatzeko bide hurbilak bezain biziak frogatzeko moduak eskaintzea irakasle edo

bitartekariari, nitik gura, norbanakoaren ekarpenei aukera emanez, talde giroan.

– Euskara irakasten ari direnentzat, ikasleen euskarazko NI-a indartzeko, osatzeko eta aberasteko ekimen elikagarri bat eskaintzea, jolas giroan.

– Hezkuntzara begira programatuta egon arren, euskaraz idaztea atsegin duen edonori horretan aritzeko eta trebatzeko gune apropos bat eta

materiala eskaintzea, sormen giroan.

– Idazteko ohiturarik izan ez arren, euskaraz bizi, hezi eta hazi nahi duen orori baliabide propioak deskubritzeko eta eraikitzeko aukera bat

erakustea, hitz idatzia bitarteko delarik.

– Iazko tailerra egin zutenei jarraipen bat eskaintzea, joko eta ariketa desberdinak frogatzeko aukera emanez, ekina ardatz delarik.

Matrikula prezioa: maiatzaren 31ra arte: 60 €. Ekainaren 1etik aurrera: 68 €.

Balio akademikoa: 20 ordu.


Azala

Argiaren alaba nobela plazaratuko du aste honetan

Ikastaroak hauek uda partean eskainiko ditu Yolanda Arrietak. Eta uda atarian gauden honetan, bere obra berria emango du argitara: Argiaren alaba izeneko nobela. Bizenta Mogel Elgezabal andre idazlearen bizitzara eta bizimodura hurbiltzea izan da Yolanda Arrietaren helburua: “datu errealetan oinarritutako fikzio baten bidez, fikzio-prozesua bera delarik ardatz eta eragile”.

Liburu berriaren sinopsia duzue hauxe:

Mirarik hamazazpi urte ditu, aita amerikarra eta ama euskalduna. Estatu Batuetan bizi arren, ama eta izeko Amaia jatorri euskalduna mantentzen saiatu dira, betidanik, eta horregatik moldatzen da primeran euskaraz. Gaitasun handiko nerabea izanik, ez du inoiz arazorik izan letrekin eta zenbakiekin, baina berak dioen bezala, “adimena estatistiken gainetik doanean, emozioak auskalo, eta bizipenak, estatistikoki altutzat hartzen den adimena baino koska bi beherago, hegaldatzeak eskatzen duen abiada hartzeko lurrik gabe sentitzen da bat”. Horregatik, etxean beretzako antolaturik zeuden planei aurrea hartuz, izeko Amaiarekin igaroko du 2013ko uda aitita-amamen lurraldean. Era bitxi batean, ordea: denboran salto eginez, bi mende eta laurden aurretik, bertan hazitako neska idazle baten bizimoduan murgildu ahala, datuak fikzio bihurtzen.

Ostiral honetan aurkeztuko du liburua, Markina-Xemeinen

Ekainaren 20an iluntzeko zortzietan, Markina-Xemeingo udaletxean aurkeztuko du liburua. Bizkaiko Foru Aldundia (EIE-ren Idazleakaz programa), Ipar Aldeko EKE eta Hendaiako Abadia Eremuko Nekatoenea artisten etxearen laguntza jaso du eta Markina-Xemeingo Udalaren babesa. Durangoko BIKO komunikazioa enpresaren bitartez plazaratua izan da.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.