Bihozkada saria, Gu(haur) arrotz(ak)

Itxaro2

 Frantziako Charles Cros akademiaren Bihozkada saria eskuratu du Gu(haur) arrotz(ak) liburu CDak. Testuak David de Souza eta Itxaro Bordarenak dira eta musikak eta zaratak, L´Orchestre Maigre orkestrarenak. “Gure herrialdeak zeharkatzen dituzten migranteekiko elkartasuna erakustea xede genuen, azken urte hauetan Europako gaztelu zainduaren hondartzetan gertatzen diren itsuskeriak salatzeko modu bat bilatuz, olerkiaren eta musikaren bidez bereziki. Kultura bera arrotza da dirua nagusi duen jendarte batean. Hori ere azpimarratzeko gutizia genuen”,  Itxaro Bordak elkarrizketa bidez aitortu zigunez.

 

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.