“Poeta katalan garaikideak” liburuaren aurkezpena

poeta katalanak AZALA.indd

Poeta katalan garaikideak aurkeztuko du Gerardo Markuleta itzultzaileak Elkar argitaletxearen eskutik.

Gure inguruko hizkuntza gutxituen artean handiena den katalanak literatura nazional oparo eta aberatsa izan du, era berean; ez bakarrik Erdi Aroko aurrekari miragarriengatik, baita Renaixençaz geroztiko mugimendu ugari eta askotarikoengatik ere. Horren erakusgarri egokia dira Antologia hau osatzen duten poetak, XX. mende osoa hartzen dutenak: klasizistak eta abangoardistak, bere herriarekin eta kulturarekin konprometituak, beste hizkuntzetako poeten oihartzunak berera ekarri zituztenak, gaietan nahiz formetan berrikuntzak eta esperimentuak egin zituztenak… Idazle unibertsalak, orain geure hizkuntzan irakur ditzakegunak.

This entry was posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda. Bookmark the permalink.

Comments are closed.