Kristalak hautsiak diren leihoen ikuspegian

Arrate Rodriguezen irudi hauxe abiapuntu harturik, honako poema idatzi du Hasier Larretxeak. Jaso bezala, “Aingura hegodunak” atalean ipini dugu, guztion gozagarri izango delakoan.

KRISTALAK hautsiak diren leihoen ikuspegian

ez dago ez egunsenti,

ez ilunabarrik.

Kristalak hautsiak diren leihoen ikuspegian

eguzki izpiek baino

ez dute argitzen gelen larrimina,

objektuen atsekabea,

goizaldeko bisitarien asaldura.

Kristalak hautsiak diren leihoen ikuspegian

ezin da barrurantz begiratu,

beira kantoien zorroztasunaren beldur.

Entzundako azken ate-danbatekoak eraman zituen erantzun guztiak.

Kristalak hautsiak dituen etxean,

herioak eraman beharreko guztiak eraman zituen.

Kristalak hautsiak diren leihoen ikuspegian

ez dago ez paisaia

ez ikusmirarik.

Etxeak baino entzun ditzazkeen

oinatzak, algarak,

marrumak baino ez.

This entry was posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>