Obaba Fest

Obabako Testiguak irratsaioko kideek festa antolatu dute uztailaren 3an Donostiako Doka Kafe Antzokian: Obaba Fest. Lau talde hauen kontzertuekin osatu dute egitaraua: Oso fan, Xabier Montoia, Perlak eta Las Tea Party. Antolatzaileek zabaldu dutenez, egitarauan ez da poesia errezitaldi edo bertso musikaturik egongo, baina bai “etorkizunetako nobeletan fikzionatuko diren pasarteak”. Bideoan ikus daitekeenez, Bernardo Atxagak ere ahobizarrik gabe esan du: “OBABA FEST-era joango ez direnek gehiago irakurri behar lukete, buruan lau lenteja dituztela ematen du”.

This entry was posted in pe-Arrantzatuak, Periskopia. Bookmark the permalink.

Comments are closed.