Errekan ipuin liburu sonoroa Azalaren eskutik

Errekan izeneko ipuin liburu sonoroa plazaratu du Azala kreazio espazioak, hiru urtez “Eskutik hitza” laborategian parte hartu duten hainbat kidek idatzitako testuen ahots grabaketekin. Proiektuan zehar bilatu dute “performatibitatea eta idazketaren ahozkotasuna ikertzea”, eta horrekin batera “idazketa eta ekoizpen teoriko nahiz artistikoaren artean dagoen harremana luzatzea”. Azalaren webgunean entzun daiteke osorik.

azala

2011an eman zioten hasiera Azala kreazio espazioan “Eskutik hitza” laborategiari. Bertan elkartu izan direnek idazketaren performatibitatea eta idazketaren ahozkotasunaren inguruko teorizazioa egin dute. Bide horren emaitza da halaber Errekan izeneko ipuin liburu sonora. Bertan, egileen ahotsez entzun daitezke hainbat idatzi, euskaraz, gaztelariaz eta ingelesez.

Honako hauek izan dira parte hartzaileak, irudiak, testuak eta ahotsak ehunduz: June Crespo, Elena Aitzkoa, Isabel de Naverán, Itziar Okariz, Marion Cruza Le Bihan, Miren Jaio, Cristina Redondo, Paula Caspao, Idoia Zabaleta, Ixiar Rozas. Errekan 2014ko apirilaren 11tik 14ra grabatu zuten Arabako Lasierra herrian dagoen Azala espazioan.

Errekan Artiumek eta Azalak Gasteizen berriki antolatutako Proklama ekimenaren barruan aurkeztu zuten zuzenean. Proklama ekimenaren egitarauarekin batera zabaldu zuten, hain zuzen ere, Errekan liburuan topa daitekeen Ixiar Rozasen testu hau, kartelaren atzealdean:

 june_errekan_portada

36 OHAR PERFORMATIBO (AUSTIN, BUTLER ETA VIRNOTIK HARATAGO)

 

Bizitza ematen ari zarela bizitza ematen ari zarela esatea edo esan gabe bizitza ematen ari zarela ikusgarri egitea

Maitasuna egiten ari zarela maitasuna egiten ari zarela esatea edo esan gabe maitasuna egiten ari zarela ikusgarri egitea

Larrua jotzen ari zarela larrua jotzen ari zarela esatea edo esan gabe larrua jotzen ari zarela ikusgarri egitea

Popatik ematen ari zarela popatik ematen ari zarela esatea edo esan gabe popatik ematen ari zarela ikusgarri egitea

Lurrikara bat eragiten ari zarela lurrikara bat eragiten ari zarela esatea edo esan gabe lurrikara bat eragiten ari zarela ikusgarri egitea

Etxe bat zure eskuekin eraikitzen ari zarela etxe bat zure eskuekin eraikitzen ari zarela esatea edo esan gabe etxea zure eskuekin eraikitzen ari zarela ikusgarri egitea

Norbaiti ukabilkada bat ematen ari zarela norbaiti ukabilkada bat ematen ari zarela esatea edo esan gabe norbaiti ukabilkada hori ematen ari zarela ikusgarri egitea

Jauzi bat egiten ari zarela jauzi bat egiten ari zarela esatea edo esan gabe jauzia ikusgarri egitea

Pixa egiten ari zarenean pixa egiten ari zarela esatea edo esan gabe pixka egiten ari zarela ikusgarri egitea

Euria ari duenean euria ari duenean esatea

Elurra ari duenean elurra ari duela esatea

Sua ari duenean sua pizten ari zarela esatea

Artoartian zaudenean artoartian zaudela esatea

Hiltzera zoazela esatea

Hiltzen ari zarela esatea

Hiltzea

Ezkontzan, ezkontzaren unean

Epaiketa batean, epaiaren unea

Bake itun bat sinatzen ari zarela bake ituna sinatzen ari zarela esatea edo esan gabe bake ituna sinatu duzula ikusgarri egitea

Ondo aterako da mantra bilakatzen ari zarela ondo aterako da mantra bilakatzen ari zarela esatea edo esan gabe ondo aterako da mantra bilakatzen ari zarela ikusgarri egitea

Ez daukat denborarik mantra bilakatzen ari zarela ez daukat denborarik mantra bilakatzen ari zarela esatea edo esan gabe ez daukat denborarik mantra bilakatzen ari zarela ikusgarri egitea

Madarikatua bilakatzen ari zarela madarikatua bilakatzen ari zarela esatea edo esan gabe madarikatua bilakatzen ari zarela ikusgarri egitea

Gorroto zaitut mantra bilakatzen ari zarela gorroto zaitut mantra bilakatzen ari zarela esatea edo esan gabe gorroto zaitut mantra bilakatzen ari zarela ikusgarri egitea

Maite zaitut mantra bilakatzen ari zarela maite zaitut mantra bilakatzea edo esan gabe maite zaitut mantra bilakatzen ari zarela ikusgarri egitea

Ez dut ulertzen mantra bilakatzen ari zarela ez dut ulertzen mantra bilakatzea edo esan gabe ez dut ulertzen mantra bilakatzen ari zarela ikusgarri egitea

Kalean ekintza bat egiten ari zarela ekintza bat egiten ari zarela esatea edo esan gabe ekintza egiten ari zarela ikusgarri egitea

Santo Tomas egunean txerria nola hiltzen ari diren ikusten ari zarela txerria Nola hiltzen ari diren ikusten ari zarela esatea edo esan gabe txerria Nola hiltzen ari diren ikusgarri egitea

Filme bat egiten ari zarela filme bat egiten ari zarela esatea edo esan gabe filme bat egiten ari zarela ikusgarri egitea

Pieza eszeniko bat egiten ari zarela pieza eszeniko bat egiten ari zarela esatea edo esan gabe pieza eszeniko bat egiten ari zarela ikusgarri egitea

Bertso bat egiten ari zarela bertso bat egiten ari zarela esatea edo esan gabe bertsoa kantatzea

Kantu bat konposatzen ari zarela kantu bat konposatzen ari zarela esatea edo esan gabe kantua abestea

Artefaktu bat egiten ari zarela artefaktu bat egiten ari zarela esatea edo esan gabe artefaktu bat egiten ari zarela ikusgarri egitea

Testu bat idazten ari zarela esatea edo esan gabe Testua ozen irakurri eta testuari amaiera ematea

Ixiar Rozas

 

This entry was posted in Albisteak, Amuak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.