Bihar hasiko da Donostiako Liburu eta Disko Azoka

Uztailaren 13ra arte luzatuko da eta Gipuzkoa plazan aurkituko duzue

Bihar hasi eta uztailaren 13era arte egingo da Donostian Liburu eta Disko Azoka, Gipuzkoa plazan. Nobedadeak –eta hain berriak ez diren liburuak eta diskoak– topatu ahal izango ditu bisitariak. Guztira, 45 stand ipiniko dira azokan eta %10eko deskontua izango dute liburu guztiek. Azokak irauten duen bitartean, hainbat liburu aurkezpen egingo dituzte eta bestelako ekitaldi batzuk ere izango dira. Hauek izango dira bisita orduak: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da Azoka irekita.

liburu_azoka

Musika zaleen eta literatura zaleen topagune bihurtuko da Donostiako Gipuzkoa plaza. Liburu berriak eta ez hain berriak ikusi, ukitu eta erosteko aukera izango dute Azokara hurbiltzen diren bisitariak. Azoka goiz eta arratsalde egongo da zabalik. Goizez, 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 21:00etara. Azokarekin batera liburu aurkezpenak eta idazleekin topaketak antolatu dira. Donostia Kulturaren web orritik hartu dugu Liburu eta Disko azokaren egitaraua.


Ekainak 26 osteguna

19:30, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoa (sarrera San Jeronimo kaletik). Hitzaldi-solasaldia, “Postosoberanía: Literatura, política y trabajo, Oscar Ariel. Kaxilda liburudendaren laguntzarekin. Gaztelaniaz.


Ekainak 28 larunbata

18:00 Gipuzkoa plaza: Javier Sadarekin ibilbidea hirian zehar, “Donostia eta lehen mundu gerratea”. Gaztelaniaz.


Ekainak 30 astelehena

11:30, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoa (sarrera San Jeronimo kaletik). Liburu aurkezpena: “La bestia que bebe de las huellas”, Fernando Palazuelos, Rober Garay. Txalaparta argitaletxea. Gaztelaniaz.


SirenaHotsak

Uztailak 1 asteartea

10:30, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoa (sarrera San Jeronimo kaletik). Zilarrezko Euskadi Sarien banaketa. “Sirena-hotsak”, Xabier Etxaniz Rojo eta “Las bellas extranjeras”, Mircea Cartarescu. Elebiduna.

19:30, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoa (sarrera San Jeronimo kaletik). Hitzaldi-solasaldia: “Las bellas extranjeras”, Mircea Cartarescu. Gaztelaniara itzulpena.


Uztailak 2 asteazkena

18:00, Gipuzkoa plaza, erakusketa gunean, liburu aurkezpena: “Paremos los vuelos”. Kaxilda liburudendaren laguntzarekin. Gaztelaniaz.

19:30, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoa (sarrera San Jeronimo kaletik). Hitzaldia solasaldia: “Hutsaren itzalak, Jon Arretxe. Euskaraz.


Uztailak 3 osteguna

11:30, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoa (sarrera San Jeronimo kaletik). Liburu aurkezpena: Ibiltzaile onaren eskuliburua, “Manual del buen paseante”. Egilea: Raimon Juventeny. Aurkezlea: Jose Angel Irigaray. Elebiduna.


Uztailak 4 ostirala

11:30, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoa (sarrera San Jeronimo kaletik). Liburu aurkezpena: “La causa obrera es la causa de Irlanda. La causa de Irlanda es la causa obrera”. Txalaparta argitaletxea. Gaztelaniaz.

19:30, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoa (sarrera San Jeronimo kaletik). Hitzaldi-solasaldia: “Mitología Vasca”, Toti Martinez de Lezea. Gaztelaniaz.


EgiariZor

Uztailak 7 astelehena

19:30, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoa (sarrera San Jeronimo kaletik). Hitzaldi-solasaldia: “Egiari zor, Julen Madariaga. Euskaraz.


Uztailak 8 asteartea

19:30, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoa (sarrera San Jeronimo kaletik). Hitzaldi-solasaldia: “Grupos autónomos”, Joni D. Gaztelaniaz.


Uztailak 9 asteazkena

19:30, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoa (sarrera San Jeronimo kaletik). Hitzaldi-solasaldia: “Azpilkueta, ekonomiaren aitzindari, Oskar Arantzabal. Euskaraz.


Uztailak 10 osteguna

11:30, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoa (sarrera San Jeronimo kaletik). Liburu aurkezpena: 1937: “El crimen fue en Guernica”, Ignacio Fontes de Garnica. Gaztelaniaz.

19:30, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoa (sarrera San Jeronimo kaletik). Liburu aurkezpena: “1937: El crimen fue en Guernica, Ignacio Fontes de Garnica. Gaztelaniaz.


Felipe

Uztailak 11 ostirala

19:30, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoa (sarrera San Jeronimo kaletik). “Pentsamendua eta Poesia”, Felipe Juaristi eta Aldeta musika taldea. Euskaraz.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.