Arestiren harrizko herri hau hitzaldia Ean

gabrielaresti

Gizontzeko (andretzeko) garaiaz dihardu Arestik Harrizko herri hau bildumako Gizonari geldi-arazitzeko bertsoak poeman. Lelo horretatik tira eginez, Arestiren imajinario poetikoak nolako gizontzeak eta nolako andretzeak proposatzen dituen aztertuko dute igandean, Eako Poesia Egunetan. “Betiere imajinario poetiko zein kolektibo hori poetaren garaian kokatuz, alegia, 60ko eta 70eko hamarkadetako testuinguru poetiko eta politikoan”. Iratxe Retolazak eta Danele Sarriugartek eskainiko dute hitzaldia, goizeko 11:00etan Eako udaletxean.

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.