Joseba Sarrionandiak bi saio eskainiko ditu MUn

 sarri txiki

Joseba Sarrionandia izango da Huheziren Euskal Kulturgintza Transmisio (EKT) ikasketetako hizlarietako bat, Julen Arexolaleiba koordinatzaileak Goienan iragarri duenez. EKTren aurtengo gai-ardatza “euskal nazio kulturalaren aurrerabidea” izango da, eta antolatzaileen esanetan Sarrionandiak bi hitzaldi egingo ditu: “Kanpotik gure herria nola ikusi izan duen eta aurrera begira nola ikusten duen, batetik; eta bestetik, euskal literatura azken hamarkadetan, ze eman duen eta ze erronka dituen”. Hala ere, antza denez “tramite batzuk” lotzea falta da dagoen lekutik joan etorria posible izan dadin.

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.