Ipuinak saritzen dituen lehiaketa

Julene Azpeitia Literatur Lehiaketa deitu du Zumaiako Udalak

Literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, Julene Azpeitia 27. ipuin lehiaketa antolatu du Zumaiako Udalak. Lehiaketa horretan parte hartu nahi dutenek irailaren 30a bitartean izango dute literatur lana idatzi eta Udalean aurkezteko epea. Gaia librea izango da, eta ipuinak gutxienez sei orrialde eduki beharko ditu eta gehienez hamabost, lerroarte bikoitzarekin idatziak, orriaren alde batetik. Lan bakoitzaren lau ale bidali behar dira.


Julene582

Zumaian jaio eta Bilbon hil zen Julene Azpeitia (1888-1980). Aizarnazabalen hasi zen eskolak ematen eta ondoren Bizkaiko ikastoletan aritu zen. Irakaskuntza izan zuen lanbiderik gogokoena, “milla bider jaioko banintzake ere, maistra izango nintzake”, aipatu zuen behin baino gehiagotan. 1916. urtean, ezkondu eta gero, Mexikora joan zen eta, han, 1918. urtean, euskaraz idazteari ekin zion.

Mexikon lau urte eman ondoren, Euskal Herrira itzuli zen bertako ikastoletan lanean jarduteko. Abadiñoko Traña auzoko eskolan ibili zen maistra lanetan 1922tik 1936a arte. Gerra ostean hainbat zigor jasan zituen: “hamaika urte ikastola gabe, sei urte Burgosko herri txiki batean…Orain Durangon bizi naiz nere senarrarekin”. Hau 1961. urtean idatzi zuen Julenek. Sasoi hartan Durangoko Juan de Itziarren bizi zen, irakaskuntza utzirik eta idazteari lotuta.

Esanguratsua da 1962an Euskaltzaindiko Sariketara aurkeztu zuen ipuinaren izenburua: Euzkera jasotzea erabaki dogu. Izan ere, Julenek, ipuin, eskola eta irratsaioen bidez euskara hedatzea zuen helburu. Irratian, maistra-lanetan edota idazterako orduan, beti, kezka nagusi bat zebilkion buruan: nola jardun euskara iraunarazteko eta berau umeengan biziberritzeko?

Horrexegatik, hain zuzen, antolatzen du Durangoko Udalak Julene Azpeitia Lehiaketa, “umeak eta euskara uztartu nahi ditugulako, Julenek bezala, guk ere, umeak baititugu etorkizunerako ardatz eta esperantza. Euskararen normalizazioa horrenbeste aipatzen dugun garai hauetan, ezin ahaztu dezakegu duela mende erdi baino gehiago ere hainbat ahalegin eta ekimen egin izan zirela euskararen transmisioa bermatzeko: Julene Azpeitia honen lekuko”.

2004. urtean, Durangoko Udalak haurtzaindegia ireki zuen, eta izena ere jarri zion: Julene Azpeitia Haur Eskola.


Oinarriak

1.- Euskaraz idatzita egon, originala izan eta argitaragabea. Ezingo du parte hartu, beste lehiaketaren batean saririk jaso eta/edo literatur sormenerako laguntzaren bat jasoa duen idazlanak. Ezin dira aurkeztu jatorriz beste hizkuntza batean idatziak izan eta lehiaketarako euskaratu direnak.

2.- Gaia librea izango da, eta ipuinak gutxienez 6 orrialde eduki beharko ditu eta gehienez 15, lerroarte bikoitzarekin idatziak, orriaren alde batetik. Lan bakoitzaren lau ale bidaliko dira.

3.- Idazlanak, onartua izateko, izenburua bakarrik eramango du agerian eta idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Idazlanarekin batera, gutun-azal itxi bat bidali beharko da, kanpoaldean idazlanaren izenburua jarrita, eta barrualdean, berriz, egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa, sinadura eta NAN agiriaren fotokopia.

4.- Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak ebatziko du lehiaketa.

5.- Sariak eman gabe utzi ahal izango dira, eta finkatutako diru kopuruak zatiezinak izango dira.

6.- Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da. Sari banaketa garaiz iragarriko da.

7.- Zumaiako Udalak beretzat gordetzen du saritutako obrak argitaratzeko eskubidea, baina argitaratzekotan, epaimahaiak ebazpena eman eta urtebeteko epearen barruan argitaratu behar du, bai bere kabuz, bai beste batzuen bidez. Lehenengo argitalpenaren ustiapen eskubideak Zumaiako Udalarenak izango dira.

8.- Epaimahaiaren ebazpena itzulezina izango da, eta lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du.

9.- Idazle bakoitzak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso.

10.- Sariak: 3 sari emango dira. Lehen saria: 3.000 €. Bigarren saria: 1.500 €. Zumaiako onenaren saria: 1.000 €

Sarien diru kopuruek indarrean dagoen legediak ezarritako atxikipena izango dute.

11.- Idazlanak helbide honetara bidali beharko dira: Zumaiako Udala. Euskara Zerbitzua. Foruen Enparantza, 1. 20750 Zumaia. Julene Azpeitia 27. ipuin lehiaketarako dela adierazita.


Ipuin irabazleak

2013

Seca e Salgada. Iñaki Basterretxea (Lehen saria)

Galduta. Angel Gallo Fernandez (Bigarren saria)

More edo…. Leire Arano Amas (Zumaiako onenaren saria)


2012

Begiratzen ahaztuta. Karmele Mitxelena Etxebeste (Lehen saria)

Two typical irish guys in a tavern. Asier Osinalde Vidal (Bigarren saria)


2011

Pantera elurretan bezala. Yoseba Peña (Lehen saria)

Lasturko arima galdua. Jon Joseba Azpiazu (Bigarren saria)

Txalupa zaharra ur egarri. Asier Arakistain Alberdi (Zumaiako onenaren saria)


2010

Salomon Weingarten. Mikel Zubeldia Etxeberria (Lehen saria)

Atxitxaren (h)ilobia. Iñaki Lopez de Arana Arrieta (Bigarren saria)

Ahotsak. Asier Arakistain Alberdi (Zumaiako onenaren saria)


2009

Epel. Joseba Zubizarreta Urbizu (Lehen saria)

Europa. Xabier Alday Amiano (Bigarren saria)

Langile baten gogoetak. Asier Arakistain Alberdi (Zumaiako onenaren saria)


2008

Labanak airean. Inaxio Lopez de Arana Arrieta (Lehen saria)

Maitasunak urratzen nau-ZUZ. Iratxe Esnaola Aldanondo (Bigarren saria)

Galdera-ikur ibiltariak. Jon Joseba Aizpurua Antia (Zumaiako onenaren saria)


2007

Zorionak niri. Mikel Zubeldia Etxeberria (Lehen saria)

Sugejalearena. Igor Arroyo (Bigarren saria) Baudelaireren heriotza.

Asier Arakistain Alberdi (Zumaiako onenaren saria)


2006

Udal Zoologikoa. Mikel Zubeldia Etxeberria (Lehen saria)

S.I. eta deserriko burbuilak. Irati Elorrieta Agirre (Bigarren saria)

Itsaso harroaren etengabeko oldarra. Jon Joseba Aizpurua Antia (Zumaiako onenaren saria)


2005

Kalezuloetan barrena. Agustin Arrieta Urtizberea (Lehen saria)

Asif. Xabier Artola (Bigarren saria)

Egunerokoak. Igor Albizu Florez (Zumaiako onenaren saria)


2004

505 bezeroa. Alberto Ladron Arana (Lehen saria)

P. Alberto Ladron Arana (Bigarren saria)

Berriz erabil nazan. Josu Waliño (Zumaiako onenaren saria)


2003

Kiklos. Alberto Ladron Arana (Lehen saria)

Bi lurperatze. Zigor Etxaniz Errazkin (Bigarren saria)

Ez kapar, ez bakar. Xabier Azkue Ibarbia (Zumaiako onenaren saria)


2002

Horoskopoa. Xabier Gantzarain (Lehen saria)

Egunak eta gauak. Laida Martinez (Bigarren saria)

Hargin andaluza. Josu Waliño (Zumaiako onenaren saria)


2001

Alak eramango zaitu. Enara Azkue (Lehen saria)

Patua. Josu Waliño (Zumaiako onenaren saria)


2000

Gabriel Aresti Eibarren. Pedro Alberdi (Lehen saria)

Orion. Fernando Morillo (Bigarren saria)

Nik gutxi-gutxi. Imanol Azkue ibarbia (Zumaiako onenaren saria)


1999

Arrantzaleen mendeku, mendekuaren lasaitu. Joseba Ossa Altzibar (Lehen saria)

Gezurra. Xabier Alday (Bigarren saria)

Futbola, telebista eta auto beltzak Imanol Azkue Ibarbia (Zumaiako onenaren saria)


1998

Lotan dago Laura. Imanol Azkue Ibarbia (Lehen saria eta Zumaiako onenaren saria)

Ke arteko engainuak. Xabier Etxaniz Rojo (Bigarren saria)


1997

Latitudea. Xabier Artola Zubillaga (Lehen saria)

Tamara. Xabier Mendiguren Bereziartu (Bigarren saria)

Mendekua UEUn. Xabier Azkue Ibarbia (Zumaiako onenaren saria)


1996

Balarrika. Xabier Mendiguren Bereziartu (Lehen saria)

Horazioren bidaiak. Hasier Etxeberria (Bigarren saria)

Beroa, hotza…. eta lurrina. Joseba Ossa Altzibar (Zumaiako onenaren saria)


1995

Akitaniatik datorren berba berria. Edorta Jimenez (Lehen saria)

Lo dago, mesié. Iñaki Perez Armendia (Bigarren saria)

Galdua pena. Imanol Azkue Ibarbia (Zumaiako onenaren saria)


1994

Zu leheneago. Jon Alonso Fourcade (Lehen saria)

Bost bidaiari. Felipe Juaristi (Bigarren saria)

Nora hoa Kixote, Mantxakoa. Joseba Ossa Altzibar (Zumaiako onenaren saria)


1993

Maitasunaren errautsak. Patxi Aizpurua Garaialde (Lehen saria) Boulose espedizioa.

Eva Linazasoro Izagirre (Bigarren saria)


1992

Colette Villepreux. Iñaki Bernaola (Lehen saria)

Aukera profesionala. Hasier Etxeberria (Bigarren saria)

Itsasoan kulunkan. Ane Miren Azkue (Zumaiako onenaren saria)


1991

Hemen datzana. Edorta Jimenez (Lehen saria)

Goi eta behe mailako eskatologiak elkarkidetu zitzaizkidanean. Iñaki Bernaola (Bigarren saria)


1990

Bularretako haurrak. Patxi Ezkiaga (Lehen saria)

Izeba Irisenda. Karlos Linazasoro (Bigarren saria)

Ostirala, labanda usaindun izara zuri goxo garbiak. Ane Miren Azkue (Zumaiako onenaren saria)


1989

Riiiiiiiing. Arantxa Iturbe (Lehen saria)

Gabon gaua. Juan Luis Zabala (Bigarren saria)

Mugagabeko amodioa. Daniel Carballo (Zumaiako onenaren saria)


1988

Primahaitu. Karlos Antruejo (Lehen saria)

Dositeo nire semeorde kuttunari azken gutuna despedida modura. Karlos Linazasoro (Bigarren saria)

Gauerako ipuinak. Daniel Carballo (Zumaiako onenaren saria)


Ipuin irabazle guztiak irakurgai daude zumaia.net web orrian, EPUB. MOBI eta PDF euskarrietan. Hauxe ESTEKA. 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.