Kronopioen eta famen istorioak

CortazarKronopioak

Duela 100 urte, 1914ko abuztuaren 26an jaio zen, Bruselan, Julio Cortazar. Egilearen mendeurrenean, Armiarman argitaratzeko euskaratu du Ibon Sarasolak.

Literatur Emailuetan irakurri ahal izan dugunez, poesia, Rayuela eta beste zenbait eleberri, ipuin liburuak, itzulpen lan handia oparoa da Cortazarren obra. Idazle argentinarrak bere garaiko mundua azaltzeko, salatzeko, deskubritzeko, ulertzeko mundu diferente asko sortu zuen bere obretan, errealitatea eta fikzioa bezainbeste poesia eta prosaren mugaldeko eremu lausoan mugitzen diren bere obretan. Kronopioen eta famen istorioak da liburu horietarik bat, egileak 1962an argitaratua, bere barnean kronopioen eta famen istorioez gain gizarte argentinarraren erretratu berezia, beste hiru atal ere badituena: Jarraibideen liburua, Zeregin bitxiak eta Material plastikoa. 

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.