“Gu (haur) arrotz(ak)” emanaldia Donostian, Itxaro Bordarekin

Itxaro2

Itxaro Bordak Gu (haur) arrotz(ak) izeneko emanaldia eskainiko du Donostian, Poesia Orduak ekimenaren barruan. Parte hartzaileak: Itxaro Borda, David De Sousa, Orchestre Maigre. Antolatzaileak: Donostia Kulturako Festak, Liburutegiak eta Euskal Idazleen Elkartea.

Izen bereko liburu diskaren inguruko performantza (2013an Le Castrol Astral argitaletxeak argitaratua). Iniziazio-bidaia bat, frantsesa eta euskara nahasi eta artista ezberdinak batzen dituena, hala nola David de Souza idazle / kantaria eta Itxaro Borda idazlea. Testua, olerkia, kantua, dantza eta musika josiko dituen poesia emanaldi berezia. Obra honek Charles Cros Akademiaren Bihozkada jaso du 2014an, “Ele grabatua eta dokumentu soinudunak” sailean.

IRAKURRI HEMEN

This entry was posted in ag-Ikuskizunak, Agenda. Bookmark the permalink.

Comments are closed.