Ezagutzen zintudan

Iurgi Urrutia kofradiakideak poema bat igo du Aingura hegodunak atalera. Urrutiak bere testuak bildu ditu webgune batean, eta haiekin batera bestelako sormen lan ugari: zutabeak, modu digitalean argitaratutako liburuak, argazkiak, bideoak…
Zabal dezagun sormenaren itsasoa. Bidali zure sormen-lanak! hitzenuberan@gmail.com

Ezagutzen zintudan
Hitz gutxirekin
Isiltasunaren bidez
Ezagutzen zintudan
Jainko bat zinenean
Mendietan gora eraman zenidan
Basoetan barrena
Eguzkia edan genuen asetu arte
Onttoen aterpean bertsoetaz hitz egin genuen
Ni Txirrita nintzen
Zu beti Pedro Mari

Bizitzaren garrantzia
Eta heriotzaren indarra
Erakutsi zenizkidan
Negua zen, eguzkia epela zeruan
Oiloei begira baserri hartan
Heriotzaren gibelak eskeini zenizkidan
Amonarentzat erreginaren mokatua
Eta sabelak bete genituen
Azkeen urteetan ia memori bat bihurtu zinen
Ez zinen berdina
Ez nintzen berdina
Traizioa izan zela sentitzen dut
Zure udazkenean aldendu izana
Mendi tontorrean zaude
Zeruaren sapaiari begira
Lurra zure oinen azpian
Mugagabe hedatzen da
Itxoidazu mendi goian
Bidea oroitzen dut
Nola eraman zenidan
Basoan barrena

This entry was posted in ai-Poemak, Aingura hegodunak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>