Neuk ere gogoan dut

Gogoan dut idatzi zuen Lander Garro idazleak, eta Neuk ere gogoan dut idatzi du Juanra Madariaga poetak, aurrenari erantzunaz bezala. Izan ere, “denon akorduek dirudite kutxa beretik irtendakoak” zioen Garrok, kutxa bakarra zelako, agian, dena erraza zen garaian.

Ledesmako barberuarengana
eramaten ninduten
zazpi-zortzi urterekin.
Portzelanazko aulkiak ziren,
zuloak jesarlekuan,
larruzko buru-azpikoa,
izerdia eskuetan
irudipen guztian izerdia.
Dena erraza zen garaian
Ilea moztu orduko
ezkutatzen ziren eskuak,
labanarekin aieruz
hil nintzakeela pentsatuz
azalean pausatu eta
laztasunaren zarata, mina.
Izerdia eskuetan
irudipen guztian izerdia.
Dena erraza zen garaian

This entry was posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>