‘Nitik gura’ ikastaroa eskainiko du Yolanda Arrietak Donostian

Ikastaro arrunt batetik haratago doa Yolanda Arrietaren asmoa, idazketaren alde sortzailea lantzeko baliabideak erakutsiko ditu-eta. Eta modu praktikoan. Hori da akaso aipagarriena. “Sormen prozesuaren aurrean sortzen den blokeoari aurre egiteko bideak era atseginez ezagutaraziko dira”, Donostia Kulturak aditzera eman duenez. “Euskaraz idazteari gustua hartzeko bideak jorratuko dira, bakarkako lana eta talde dinamika uztartuz”. Urriaren 22an hasiko da ikastaroa eta oraindik bada izena emateko aukera.

image_large

Zaila dela? Landuz gero, posible da. Trabatu egiten zarela? Badira idazketa bideratzeko teknikak. Yolanda Arrietak idatzizko lanak errazteko hitzak eta giltzak azalduko ditu “Nitik gura” ikastaroan.

Idazketaren alde sortzailea lantzeko baliabideak erakutsiko ditu, era praktiko batez. Idazteak sortarazten duen izuari aurre egiten irakatsiko du, joko dinamikoen bidez. Sormen prozesuaren aurrean sortzen den blokeoari aurre egiteko bideak ezagutaraziko ditu, era atseginez. Hori guztia gutxi balitz, euskaraz idazteari gustua hartzeko bideak jorratuko dira, bakarkako lana eta talde dinamika uztartuz.

Edukia:

-Idatziz sortzeko 5 giltzak.

-Pertsonaiak / narratzaileak.

-Espazioa (tokiak, lekuak).

-Denbora.

-Gaiak / abiapuntuak (egunerokotasuna).

-Egiturak.

-Oroimena eta emozioa zentzuen bidetik.

 

Datak:

Urriak 22 asteazkena, azaroak 12 asteazkena, abenduak 10 asteazkena, urtarrilak 14 asteazkena,  otsailak 11 asteazkena,  martxoa 11 asteazkena,  apirila 15 asteazkena,  maiatza 13 asteazkena.

 

Ordutegia: 19:00–20:30.

 

Lekua: Okendo Kultur Etxea.

 

Prezioa: 50 euro.

 

Matrikulazioa osatzeko, hauxe formularioa:

DK Matrikula.

 

UPV/EHUko Aukera Askeko Kredituak lortzea ahalbideratzen duen jarduera 2012ko uztailaren 25ko Gizpukoako Kampuseko errektoreordearen ebazpenari esker. Informazio gehiago 943 018507 telefono zenbakian.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.