Martin Ugalde omenaldia

MartinUgalde
Martin Ugalde idazlea zendu zela hamar urte beteko dira aurki. “Bere eskuzabaltasunaren testigu izan ginenok ez gara akordatzeaz ahaztu, eta omenaldi bat antolatu dugu datorren ostiralean urriaren 3an Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean”, Mondragon Unibertsitateak aditzera eman duenez. Koldo Izagirre, Anjel Lertxundi, Kirmen Uribe, Joan Mari Torrealdai eta Uhats taldea arituko dira ekitaldian.
Mondragon Unibertsitateko Igor Agirrek eta Jone Amonarrizek egindako erreportajea ere eskainiko dute bertan. 19:30ean hasiko da omenaldia.
This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.