Literatura Eskolaren ikasturte berrirako egitaraua

Literatura Eskolak hamaikagarren ikasturteko egitaraua zabaldu berri du, “A, e, i, o, u berrien xerkan” lelopean. Zarautz, Larrabetzu, Iruñea, Bilbo, Donostia, Durango, Hendaia eta Gasteizen egingo dira eskolak aurten. Ikus jarraian egitaraua osorik.

literatura eskola markos

Hauek izango dira Literatura Eskolak prestatu duen egitaraua:

 

Urriak 25

Zarautz, Sanz Enea liburutegia.

Gaia: “M. Ugalde, Deserriaren kartografia”.

Hizlaria: Larraitz Ariznabarreta.

 

Azaroak 29

Larrabetzu, Anguleri kultur etxea.

Gaia: “Hogeita hamar urte euskal literatur kritikan (1975-2005)”.

Hizlaria: Ibon Egaña.

 

Abenduak 20

Iruñea, Euskaldunon Biltokia.

Gaia: “Virginia Woolf, olatuak hitz, hitzak apar”.

Hizlaria: Ana Morales eta Itziar Diez de Ultzurrun.

 

Urtarrilak 24

Bilbo, Alondegia.

Gaia: “Ulyssesen itzulpenak”.

Hizlaria: Xabier Olarra.

 

Otsailak 21

Donostia, Ernest Lluch.

Gaia: “Piarres Larzabal: Euskaldunen mundua ulertzeko antzerkigintza”.

Hizlaria: Ixabel Etxeberria.

 

Martxoak 21

Durango, Udal Liburutegia.

Gaia: “Xabier Amuriza, bertsolaritzatik literaturara joan etorrian”.

Hizlaria: Andoni Egaña.

 

Apirilak 25

Hendaia, École Publique.

Gaia: “Hostoak ostuz. Literatura, Komikiaren Ixtoriborda”.

Hizlaria: Asisko Urmeneta.

 

Maiatzak 23

Gasteiz, El Pilar Kultur Etxea.

Gaia: “Poesia feminismotik irakurtzen”.

Hizlaria: Kattalin Miner.

 

Izena emateko email honetara idatzi:

eskola@literaturaeskola.org

 

Eta hona hemen Unai Gaztelumendik sortu duen kartela:

kartela

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.