Kamaleoiaren Pozoia II

Iurgi Urrutia kofradiakideak poema bat eta argazki bat igo berri ditu “Aingura Hegodunak” atalera. Urrutiak bere testuak bildu ditu webgune batean, eta haiekin batera bestelako sormen lan ugari: zutabeak, modu digitalean argitaratutako liburuak, argazkiak, bideoak…

Ez dut nere bizitzan inongo egirik
Teori ta hipotesiak eraikitzen ditut
Hauek aberastuko dituen erantzunen
Bila etengabe lanean, geldi ezinik

Noiz arte jarraituko duzu iraintzen
Zure egiarekin bat ez daudenak
Zure egia hausnartzen ez dutenak
Ukatu ta zure mundutik ezabatzen

Errazagoa da egi iraunkor bat
Nola edo hala mantentzea
Itxaso ezagun ta lasai batean
Untzi gogorra babestea

Baina nik nahiago dut
Itxaso ezezagun ta zekena
Hondartza ezezagunetara
Eramango nauen untzi ikertzailea

This entry was posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>