Errusiar hizkuntza, historia eta literatura

errusiar historia

EHUko Gipuzkoako campuseko Kulturgunearen udazkeneko eskaintzetako bat da ikastaro hau. EHUko ikasleek ez ezik, interesa duen unibertsitatetik kanpoko jendeak ere parte hartu ahal izanen du. 25 ordu iraunen du osotara, urriaren 7an hasi eta abenduaren 12a bitarte (astearte eta ostegunetan 17etatik 18:15etara). Ikastaroaren asmoa da herrialde horretara hurbilpen kultural bat egitea, bi ardatz hauek landuz: batetik, hizkuntzaren oinarriak azalduko dira, helburua izanik hizkuntza hau ikasteko interesa piztea; bestetik, historiaren errepaso bat eginen da literaturaren laguntzarekin. Errusiaren bilakaera kulturala ezagutuz, gaur eguneko egoera ulertzeko oinarri bat eskaini nahi da.

Ikastaroan izena eman nahi izanez gero, Gipuzkoako campuseko Kultura eta Kirol bulegora jo (Zuzenbide Fakultatea, beheko solairua) urriaren 3a baino lehen.

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.