Benetakotasunerantz

Azaroaren 3an Kantuen gainean, eta azpian izeneko hitzaldi-kontzertua eman zuen Anarik Elgoibarren, Gotzon Garateren oroimenean antolaturiko Euskara ala ezkara zikloan. Kantuz eta hitzez marraztu zituen ibilbide bat, eboluzio bat eta jarrera bat, sorkuntzarako, bizitzarako. Txoriak kantutik Amuak-era eraman gintuen, orain hegan, orain eztarri-zulotik harrapatuta.



Bere eboluzioaren, gezurren eta egien ibilbidea azaldu zuen Anarik Elgoibarren, eta kantuen gainean aritu zen, haien azpian zer dagoen bistaratzeko. Kantaz kanta bidaiatu zuen, diskoz disko: lagunartean, konposatzen jakin ez-eta, nota bakarrerekin egindako Txoriak kantarekin hasi eta Amuak-eraino.

“Nik egindako dena deuseztatzera etorri naizela emango du, agian” esanez hasi zuen hitzaldia, deseraikitzetik eraikitzen duela aitortuz, eta hasierako inkontzientzia eta esperimentazioa aipatu zituen, gutxirekin asko egitearen magia. Hasieraren ondoren “garai oso argitsuan egindako disko oso iluna” etorri zen, Habiak, eta zioen “beraz, gezurra. Oso estetikoa da, oso argi neukan ze soinu nahi nuen, zer lortu nahi nuen… Baina interpretazioa da, eta gerora ihes egin nahi diodan kontzeptu horietako bat du: malenkonia. Bai kantatzeko era, bai letrak oso interpretatuak dira, eta gezurretik gertuago dagoela uste dut.”

Zebran-n hartu zuen benetakotasunerantz doan bidea, eta bide horretan aurrera doa, inoiz, burua jiratzean, harriak segika dituela iruditzen zaion arren.

This entry was posted in Amuak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>