Literatur amu ugari, aste honetan Ondarroan

Ostegun honetan jakingo da Augustin Zubikarai Nobela Sariaren irabazlea

Ostegunean hasi eta igandera bitarte, ekitaldi ugari topatuko dituzue Ondarroan. Garazi Kamioren Orube abandonatuak (Elkar) nobela berriaren aurkezpen ekitaldia, Ainhoa Alberdiren Zapatak antzerki saioa, Mikel Etxabururen Hodeiak zapatetan poesia errezitaldia, Nola belztu behar zuria Joxan Artzeren inguruko ikuskizuna, Xabier Lizaso eta Andoni Egañaren Garai hura gara, Salto antzezlana… III. Literatur Amuak izeneko zikloaren baitan, Augustin Zubikarai Nobela Saria ere banatuko da.

etxaburukeu

2001ean hasi ziren Augustin Zubikarai lehiaketa antolatzen. Eta hasieratik eskutik aritu dira Elkar argitaletxea eta Ondarroako Udala. Lehen edizioetan nobela laburren sariketa zena, nobelak idazteko beka bihurtu zen. 2010ean izan zen hori eta “urte hartan Joxean Agirrek irabazi zuen”, Xabier Mendiguren Elkarreko editoreak aditzera eman duenez. “Eta urterik urte irabazleak honakoak izan dira: Itsaso Arake, Garbiñe Ubeda eta Garazi Kamio. Garazi Kamioren liburua datorren astean bertan aurkeztuko da. Datorren astean jakingo dugu baita ere, nor den aurtengo irabazlea”. Adierazpen hauek topatu genituen aurreko astean Lea Artibai eta Mutikuko Hitzan. Ostegun honetako ekitaldian, beraz, Garazi Kamioren Orube abandonatuak nobela aurkeztuko dute Kofradia Zaharrean, eta ekitaldi horretan bertan 2014ko bekaren irabazlearen izena emango da aditzera.

Aurten 26 lan aurkeztu dira Augustin Zubikarai sariketara. Urriaren 30eko ekitaldian jakitera emango da irabazlearen izena. Epaimahai lanetan Leire Bilbao, Ana Urkiza eta Xabier Mendiguren aritu dira. Ostegunean izango dugu aurtengo irabazlearen berri.


100 urte Augustin Zubikarai jaio zela

Ondarroako III. Literatur Amuak zikloaren baitan egingo da Augustin Zubikarai sariketa. Leire Beitia Ondarroako kultura zinegotziak Zubikarai gogoratzeko egun aproposak izango direla dio:  “Aurten 100 urte betetzen dira jaio zela. Zentzu berezi bat eman nahi diegu jardunaldiei eta Literatur Amuakeko asteburu luze honi”.

Dantza, musika, poesia, bertsoa… Oparoa da aurtengo ediziorako osatu duten programazioa.


III. Literatur Amuak

Urriak 30 oateguna

18:00etan, Kofradia Zaharrean. Augustin Zubikarai III. Ipuin Rally-aren sari-banaketa

19:00etan, Kofradia Zaharrean, Zapatak antzerkia. Ainhoa Alberdi, zuzeneko musikarekin

elkar06

Kofradia Zaharrean, Augustin Zubikarai Nobela Saria. Garazi Kamioren nobela, Orube abandonatuak 2013ko nobela bekari esker argitaratua. Joxemari Urteagak elkarrizketatuko du egilea. 2014ko saria: nobela proiektu bekadun berria azalduko da

Jarraian, Nanoipuin lehiaketako sari banaketa eta irakurraldia


Urriak 31 ostirala

17:30ean, Txomin Agirre Udal Liburutegian. Munduko ipuinak. Ipuin kontalaria: Ines Bengoa (4 eta 8 urte bitarteko haurrentzako)

20:30ean, Kofradia Zaharrean, Hodeiak zapatetan. Mikel Etxaburu (argazkian) eta Keu. Solasaldia eta poesia errezitaldia. Mikel Etxabururen poesian maitasuna eta askatasuna dira gai nagusiak

mikeletxaburu

22:30ean, Kofradia Zaharrean, Nola belztu behar zuria. Musika eta poesia. Joxan Artzeren liburuetako poesia ahots eta doinuz jantzi dute Bide Ertzean taldeak eta Metrokoadroka kolektiboko Oier Guillan eta Asier Sarasola deklamatzaileek


Azaroak 1 larubanbata

12:00etan, Beikozini Antzokian. Garai hura gara. Xabier Lizaso pianojoleak Larrañaga, Gamarra eta Osinaga konpositoreen musika ekarriko du. Eta Andoni Egaña bertsolariak, ostera, Fernando Amezketarraren lana ekarriko du gogora. Arte-mota eta pertsonaia ezberdinak erralato baten bitartez txirikordatuta

AndoniEgaña588

18:30ean, Beikozini Antzokian. Naufragoak. Dantzaz konpainia

23:00etan, Beikozini Antzokian. Mikel Urdangarin


Azaroak 2 igandea

18:00etan, Kofradia Zaharrean. Salto antzerkia.

Salto

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.