Kafe Bar Bilbao lehiaketaren 12. edizioa

Kafe Bar Bilbaok teatro laburreko gidoien sariaren 12. Edizioa jarri du martxan. Kafe Bar Bilbaok Tartean teatroaren laguntzarekin plazaratu du deialdia. Aurreko edizioetan Gaizka Sarasola, Fredi Paia, Iñaki Odriozola, Pako Aristi, Xabier Lopez AskasibarHEMEN topatuko dituzue 2001etik saritutako testu guztiak. (Argazkian: iazko sari banaketa).

kafe bilbao

Hona hemen lehiaketaren arauak:

1.- Kafe–teatrorako edo formatu txikiko antzerki–lanetarako gidoiak aurkeztuko dira. “Formatu txikia”-k zera esan nahi du, lanaren beharrizanak (teknikoak edo artistikoak) txikiak direla eta bere ekoizpena eta banaketa “erreza” izan daitekeela. Lanaren luzera 30 minututako antzezlan bati dagokiona izango da, gutxi gorabehera.

2.- Modalitate bi egongo dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Gidoi modalitate bakarrera aurkeztu daiteke obra bakoitza. Erdarazko lanen egileek Euskal Erkidego edo Nafarroakoak izan beharko dute.

3.- Saria 1.200 € izango da euskarazko modalitatean eta 1.200 € gaztelaniazkoan.

4.- Gidoiak jatorrizkoak, antzeztu gabeak, argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketaren batean saritu gabeak izango dira. Beste lanen batetik egindako itzulpenak edo moldaketak ez dira jatorrizkotzat joko.

5.- Gidoiak emailez bidaliko dira Kafe Bar Bibao-ra:

info@bilbao-cafebar.com

2014ko Abenduaren 31a (barne) bitartean.

Bi fitxategi bidaliko dira mezu berean izen hauekin: X-testua y X-datuak (X = antzezlanaren izenburua)

Fitxategi batean Gidoia eta bestean egilearen datuak: Izen-abizenak, bizilekua, teléfono zenbakia…

Horrez gain gutun bat bidaliko da Kafe Bar Bilbao-ra:

Kafe Bar Bilbao – Plaza Berria, 6 – 48005 Bilbao

Eta bertan NANaren fotokopia bat, Erroldatze agiria eta Zinpeko aitorpena, sinatuta, zera adierazten: gidoia jatorrizkoa eta argitaratu gabea dela, ez dela beste lan batetik moldatua edo antzezturiko lan batena, ez dela izan beste lehiaketaren batean saritua eta ez dela itzulpena.

6.- Epaimahaiak kontuan hartuko du lanaren kalitatea (teatrala, literaturarena…) eta antzezgarritasuna; hau da, lehenengo arauan aipatutako formatu txikiko antzerki–lanetarako gidoia izatea.

7.- Epaimahaiak ahalmen guztia edukiko du sariak emateko edo eman barik uzteko, hala balegokio. Arauok interpretatu ahal izango ditu beharrezkoa balitz, baita epaimahaikoen jardun–arauak finkatu ere. Epaimahaikoen erabakia apelaezina da.

8.- Saritutako lanen eskubideak egilearenak izango dira betiere, baina Kafe Bar Bilbaok baimena izango du lana bere webean publikatzeko edo liburu batean argitaratzeko, bai eta irakurketa dramatizatu bat antolatzeko (TARTEAN teatroa).

9.- Edozelan ere, saritutako lanak argitaratu edo antzeztuko balira, Kafe Bibaok esku hartu barik, publizitaterako euskarri grafiko eta ikus-entzunezko guztietan sari hau jaso duela aipatu beharko da.

10.- Lehiaketa honetan parte hartzeak arauok osorik onartzen direla esan nahi du.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.