Asmo ederrak poltsikoan?

V. antzerki proiektu deialdia jarri du abian Donostia Kulturak. Proiektu irabazleak 4.000 euroko diru laguntza jasoko du sorkuntzarako, eta ondoren Poltsiko Antzerki jaialdiaren barruan estreinatuko da. Albiste honetan jasoko duzue deialdi honen berri.

markesa

Aurreko edizioetan Khea Ziater eta

HAUTAGAIAK

Proiektu deialdia antzezle, antzerki talde eta elkarte artistiko guztiei zuzenduta dago.

SAIL ARTISTIKOA

Poltsiko antzerkia, hau da, tabernetan egin daitekeen antzerkia.

DIRU-LAGUNTZA ETA BALDINTZAK

Donostia Kulturak 4000 euroko diru laguntza eskainiko du epaimahaiak hautatutako obraren sorkuntza eta ekoizpenerako.

Honez gain, kultur etxeek espazioak utziko dituzte martxoan zehar hautatutako obra lantzeko.

Obraren lau ikustaldi egingo dira Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan; Donostia Kulturak hartuko ditu bere gain ekoizpen gastuak.

HAUTAKETA IRIZPIDEAK

Egitasmo artistikoaren originaltasuna.
Proiektu-txostenaren zorroztasuna.
Taberna formatu ezberdinei egokitzeko ahalmena.

EGUTEGIA

Hautagaitza deialdiaren hasiera: 2014ko urriaren 14a.
Hautagaitza aurkezteko azken epea: 2014ko abenduaren 12a.
Proiektuen aukeraketa: 2015eko urtarrilaren 15ean.
Ikustaldia: 2015eko maiatza: Poltsiko Antzerki Jaialdian.

HAUTAGAITZA TXOSTENAREN EDUKIA

Proiektuaren aurkezpen zehatza.
Aurreko lanen eta proiektuen aurkezpena (CVak…).

HEMEN topatuko duzue informazio osorik.

Aurreko edizioetako lanak:

 

Tripakiak antzezlana (2011)

Arra. Arraroa. (2011)

Zer duzu Amy? (2012)

Satisfaktion (2013)

markesa

Markesa Lokost, Tae-ko ikasleen eskutik (2014)

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.