Su zelaiak

 

Mikel Peruarenak Su zelaiak nobela berria aurkeztu berri du Susa argitaletxearen eskutik, urriaren 30ean 11:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharrean, Mandas aretoan:

Lehen Mundu Gerrako bataila eta triskantzetan Euskal Herriko 6.000 lagun hil ziren, eta beste milaka batzuk era lazgarrian hondatu: itsu, maingu, herren, zoro. Belaunaldi oso bat sakrifikatu zen.

Baionako Infanteriako 49. Erreximenduaren ibilerak aletuz, krudelkeria neurririk gabeko haren kontakizun gordina dakar Mikel Peruarena Ansaren bigarren nobelak. Soldadu saldoa duzu protagonista, infernuko zelaietan sarraski kolektibo batean kiskalia. Eta soldadu haien guztien artean da Filipe Luro ikazkina ere”.

This entry was posted in pe-Arrantzatuak, Periskopia. Bookmark the permalink.

Comments are closed.