Martin Ugalde, Literatura Eskola 2014

euskonewscom1

Larunbatean hasi zen 2014/15 ikasturteko Literatura Eskola, Zarautzen. Martin Ugalderen narratibari buruzko saioan, erbestearen kartografia bat azaldu zien Larraitz Ariznabarretak bertaratutakoei. Elearazi.org blogan, eskolari buruzko kronika jaso dute. “Ariznabarretak hasieratik esan zuen ez zuela bibliografia kontatuko; interesa duenak sarean du Joan Mari Torrealdaik egindakoa. Jakinen ere bada haren lanaren katalogo bat. Aitzitik, hizlaria Martin Ugalderen obran aztarnak topatzera abiatu zen: zer kontatzen du? Nola ikusten du mundua? ‘Ugalde kanonera ekartzera nator, ez biografia hutsa egitera, euskaldunok ohi dugunez; oso latza da gure kanon txikian Ugalde ez agertzea’. Beraz, estrukturalismotik zetorren begiradatik aldendu eta anglosaxoien joerak eta kultur ikasketen oinarriak eredutzat hartu zituen Martin Ugalde: Cartografías de un discurso (Martin Ugalde: Diskurtso baten kartografiak) doktore tesia egiteko. Halaber, garai hura ere kanonera ekartzeko saiakera izan zen Ariznabarretarena, eta esan behar dugu entzuleok behintzat konbentzitu gintuela, pasioz mintzatu baitzen hasi eta buka, eta pasio hori ederki transmititzen jakin baitzuen”.

Kronika osoa irakurtzeko, hauxe esteka: elearazi.org

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.