Bai, nik ere errezitatzen nuen Bertolt Brecht


Bertolt Brecht eta Euskal Herriaren arteko lotura bilatzeko orduan lehenik eta behin nahitaezkoa da Alemaniako idazle ezagunak Kurt Weillekin batera sortutako Bilbao song kanta gogoan hartzea, Joseba Tapiak musikatu zuena Real Politik (2006) diskoan Bilbao iretargi izenburuarekin. Lehenagotik dator, hala ere, Brechtek euskal musikarien ibilbidean utzitako arrastoa:


Mikel Laboak haren letrekin osatu zuen Bertolt Brecht izeneko diskoa 1969an, kanta hauekin: Munduaren esker ona, Gaberako aterbea, Denak ala iƱor ez, Lillurarik ez. Jose Angel Irigarayk euskaratu zituen disko honetako lau poemak, eta Laboak arazo handiak izan zituen zentsurarekin, horren ondorioz Ipar Euskal Herrian argitaratu behar izan zuen diskoa. Ostera ere presente egon zen haren ibilbidean, kanta horietako batzuk berriz ere grabatu baitzituen, eta berriak sortu: Langile baten galderak liburu baten aurrean, Dialektikaren laudorioan (Lekeitio 3).
Negu Gorriak taldeak ere oso presente izan zuen egile alemaniarra. Mikel Laboaren omenezko Txerokee diskoan Gaberako aterbearen bertsioa egiteaz gain, Hiltzeko era ugari kanta sortu zuten Borreroak baditu milaka aurpegi diskoan. Neguk egilea bera aipatuz ere hartu zuen gogoan Ideia zabaldu diskoan:

HITZ EGIN

‘Bai, nik ere errezitatzen nuen Bertolt Brecht,
bidegabekeria salatzen nuen ozen
dudarik ez, hitz jarioak zirikatzen zituen
eta mingaina tutorretik ebaki zidaten
eskuak libre hasi ziren idazten
kitarra, lagun errebeldea jotzen
eta berriz nire bila etorri ziren
besorik gabe, ezgauzatu ninduten

Hitz egin! Adierazpen askatasunarengatik. Hitz egin!

Laster aldiz, behatzekin moldatu nintzen
alferrik, hankondoak aulkian nituen
baina begiradak salatzen omen
begiak beleek xehatu zizkidaten
nire izate hutsak zituen ikaratzen
tiro-hotsa, belarriek ozta-ozta aditu zuten
norbaitek ahotsa altxatuko al luke?
ordurako ordea den-denak mutu genituen

Hitz egin! Adierazpen askatasunarengatik. Hitz egin!’

This entry was posted in Amuak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>