Patata bati eman diote Euskadi Saria

patata

Patatak saria jaso osteko prentsaurrekoan azaldu duenez, “ez dut neure burua zuritzeko asmorik”. Potota eta Pitito: Petete queerra zen? liburuagatik eman diote saria,  literatura munduan idazle batzuek ezberdin pentsatzen dutenak frijitzeko duten beharrizan oliogarkikoa salatzen duen liburu polemikoa: “ez gaitezen engaina, egun nork ditu gogoan  (zorionez) Petete eta bere liburu mardula? Liburu asko irentsi ditu ahanzturak, beraz, zergatik galdu denbora eta indarra egoen arteko erasokeria erosoan, kulturgintzan proiektuak aurrera ateratzeko elkartasun-behar itzela dagoenean?”.

Patataren hitzek oihartzun handia izan dute (prentsaurrekoa frontoi batean izan zen) “idazlea aliatu asko eta lagun gutxi  izatera irits daiteke” adierazi zuen tristeturik (baina ez gehiegi, literatura baino gauza garrantzitsuagoak daudelako bizitzan). Saria gor-entasunen eskutik jasotzerakoan beste eztabaida ildo bat ere zabaldu zuen Patatak, “zertarako balio du lehendakari batek orain? Noizkorako oraindakari bat?”. Inork ez zuen prentsaurrekoaren parte horretaz informatzeko asmorik agertu.

Potato musika taldeari omenaldia eginez agurtu zituen Patatak bertaratutakoak.

This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.