Hatsa elkartea eta ‘Eskuen sustraiak’

Susak kaleratutako liburuan oinarritutako Eskuen sustraiak errezitaldia eskaini zuten urtarrilaren 28an Senperen Hatsa elkartearen eskutik, ‘Maite ditugun olerkariak’ ekimenaren barruan. Hatsako Auxtin Zamorak ekimen berri eman zien bertaratutakoei.


Oier Guillanek idatzitako Eskuen sustraiak liburuan oinarritutako ikuskizuna eskaini zuten Asier Sarasolak (testuak eta ahotsa), Idoia Beratarbidek (pintura), Ander Fernandezek (musika) eta egileak berak. Haiekin batera ibili ziren oholtzan beste hainbat lagun ere: Iker Fernandez (poesia), Oscar Manso (musika), Alvaro Ledesma (musika) eta Imanol Carballo (musika eta ahotsa).
Jarraian entzun ditzakezue egun horretako audio grabaketa batzuk, zuzenekoaren gabezia tekniko eta freskotasun guztiarekin:
‘Golde lurra’ poema:

Imanol Carballoren pieza:

Iker Fernandez eta Oscar Mansoren pieza:


Lan talde berak Hura ez da lekua izeneko ikuskizun berria estreinatuko du Oreretan Korrika Kulturalaren eskutik otsailaren 24an, poesia, pintura, musika eta antzerkia uztarturik.
Hatsaren ekimenak
Hatsa elkarteak aurtengo udaberrian burutuko dituen ekitaldietarako gonbitea luzatzeko baliatu zuen egun hartako aukera.
Batetik, apirilaren 2an une berean leku ezberdinetan egingo den poesia errezitaldian parte hartzeko deialdiaren berri eman zuen. ‘Olerkarien eguna’ deritzon ekimenean nahi duenak har dezake parte, egun horretan nahi duen lekuan eta baldintzetan poesia errezitaldi bat antolatuz. Blog bat zabaldu dute ekimenaren berri emateko. Oraingoz Baionan, Zugarramurdin, Txekian, Iruñean, Senperen eta Oreretan egingo dira emanaldiak, euskaraz denak.
Bestetik, urtero legez ‘Hatsaren olerki bilduma’n parte hartuko duten lanen zerrenda ixtear da. Apirilaren 3an aurkeztuko dute aurtengo bilduma, Senpereko Larraldean egingo den bazkari baten bidez.

This entry was posted in Amuak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>