Black Is Beltza, Bilboko Alhondegian

BlackIsBeltza

1965ean, Iruñeko erraldoiak New Yorkeko Erakusketa Unibertsalean izan ziren. Garaiko egunkari batean topatu zuen albistea Fermin Muguruza kantariak. Gertaera bezain deigarria egin zitzaion albistea ilustratzen zuen argazkiaren oinak zioena. “Argazkian, Iruñeko erraldoien konpartsa agertzen zen, San Ferminetako ohiko irudia, New Yorkeko 5. Etorbidetik desfilatzen ari zela. Argazki-oinean irakur zitekeenez, bi erraldoi beltzei debekua ezarri zieten desfilatzeko”, arraza kontuengatik istiluak ekiditeko nonbait. “Hori guztia irakurri eta berehala, argi ikusi nuen hor istorio bat zegoela”.

Harkaitz Canorekin jarri zen harremanetan eta gidoia osatu zuten elkarrekin. Eta Jorge Alderete irudigileak gorpuztu zuen Canok eta Muguruzak hitzez sortutako istorioa. Black is Beltza komikia izan da lanaren emaitza. Komikia plazaratzearekin batera, erakusketa paratu dute AlhóndigaBilbaon. Komikia osatzeko baliatu duten materiala topatuko duzue bertan.

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.