Ibon Egaña, Literatura Eskolan

Ibon

Urriaren 25ean abiatu zen Literatura Eskolaren ikasturte berria. Martin Ugalde. Deserriaren kartografia gaia hartu zuen hizpide Larraitz Ariznabarretak. Elearazi web orrian topatuko duzue saio haren kronika.

Martin Ugalderen inguruan jardun zuten lehen eskolan. Bigarrenean, kritika izango dute hizpide. Larunbat honetan, azaroak 29, kritikaren inguruan jarduteko aukera izango dute. Ibon Egañak Hogeita hamar urte euskal literatur kritikan (1975-2005) izeneko eskola prestatu du propio. Larrabetzuko Anguleri Kultur Etxean, 10:00etan hasita.

Izena emateko aukera dago oraindik. Bidali izen-abizenak eta harremanetarako e-lbide elektronikoa zein telefono zenbakia eskola@literaturaeskola.org e-lbidera.

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.