Unai Elorriagak “Iazko hezurrak” nobela berria aurkeztuko du

iazko hezurrak azala

Unai Elorriagak Iazko hezurrak nobela berria aurkeztuko du Susa argitaletxearen eskutik.

Nobelako protagonista, Irene Arrias, kezkaz eta obsesioz bizi da: erasoa, tortura, hilketa, bortxa, atentatua, jazarpena, sarraskia, exekuzioa, krimena, gerra hurbil sentitzen ditu bere inguruan. Joera du indarkeriari erreparatzeko, eta arakatu ere egiten du liburuetan, egunkarietan, interneten, baladetan, sehaska kantetan.

This entry was posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda. Bookmark the permalink.

Comments are closed.