Liburuak erakusketa-gai

Argitaletxea EDO!k azken hilabeteetan argitaratu dituen bi libururi loturiko erakusketak ikus daitezke egunotan: Ainara Lasa Perezen Falta (Ez) diren gauzak liburuari loturikoa Donostiako Garoan, Lorena Martinez Oronozen Maite dut liburuari loturikoa Durangoko Arteka liburu-dendan. Ostiral honetan izango da Durangoko erakusketaren inaugurazioa.

ainara lasa garoa

Liburu biek hartu dute objektua-ren bidea, bakoitza bere estiloan, artista-liburuen arloan kokatu genitzake. Bestetik, batean zein besteak poesiaren bidetik uztartu dute hitza.

Duela gutxi eman genizuen Ainara Lasaren liburuaren berri. Erakusketa liburua aurkeztearekin batera jarri zuten martxan Donostiako Garoan azaroaren 7an, eta abenduaren 9a bitarte ikusi ahal izango da.

Helbidea:
Garoa Kultur Lab
Zabaleta kalea 34, 20002, Donostia
943 26 56 69
donostia@egaroa.com

http://www.egaroa.com

Ordutegia:
Astelehenetik Ostiralera
10:00-14:00 / 16:30-20:30
Larunbatetan
10:00-14:00 / 16:30-20:30

Aste honetan inaugurazioa Durangon

Lorena Martinez Oronozen Maite dut liburuan oinarritutako erakusketa ostiral honetan (azaroak 28) 19:00etan inauguratuko dute Durangoko Artekale liburu-dendan, egilea eta EDO!ko kideen parte hartzearekin. Abendua eta urtarrila osoan zehar ikusi ahal izango da.

Helbidea:
Arteka liburu-dendan
Artekale 20 – Durango, Bizkaia
9446557292
artekaliburudenda@gmail.com

durango_kartela

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.